EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lukas Agirreren amak "bidezko zigorra" eskatu du heriotzaren ardura leporatzen dioten bi akusatuentzat

Emozioari eutsi ezinda, Zuriñe Izkok "barruan duten indarkeria eta gorroto" horretatik aldentzea opatu die bi akusatu nagusiei.

lukas agirre epaiketa juicio

Lukas Agirreren heriotza argitzeko epaiketako saio bat, Gipuzkoako Auzitegian. Argazkia: EFE

Lukas Agirre gazte hernaniarraren hilketa argitzeko Gipuzkoako Auzitegian egiten ari diren epaiketan, Zuriñe Izko amak deklaratu du. Hunkituta, eskatu du "bidezko zigorra" ezarri diezaieten semearen heriotzaren ardura leporatuta epaitzen ari diren bi akusatu nagusiei. 

Halaber, horrebeste min eragin duten eta "barruan duten indarkeria eta gorrotoa" bazter dezatela opatu die bi akusatu nagusiei.

Emozioari eutsi ezinda, 2022ko abenduaren 24ko gau hartan semea agurtu zuen unea gogoratu du. Oso guapo zegoela eta ondo pasatzeko esan ostean, besarkada bat eta bi musu eman zizkion.

Izkok azaldu duenez, bizitza erabat bideratuta zuen mutil "sentibera" zen, inoiz arazoetan sartzen ez zena. 

Lukas semeari ez ezik, familia osoari bizitza hondatu diotela nabarmendu du. Horrez gain, eskerrak eman dizkie egunero babesa ematen dioten eta babes mezuak bidaltzen dizkioten horiei guztiei. 

Herri epaimahaia ez ezik, epaiketa bertatik bertara jarraitzera joan direnak ere hunkitu ditu Izkoren deklarazioak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Valentziako sutea El Saler argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren

270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X