Etxanobe, Bizkaiko Foru Barriaz: "Gaur egun daukagun autogobernuaren oinarria bertan dago, gure arbasoek duela 500 urte idatzitako horretan"
Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenean, Bizkaiko ahaldun nagusiak orduko bizkaitarrek "kontraste bidez eta elkarrekin hitz eginda" idatzitako testua goraipatu du, "pertsonen eskubideen defentsan testu juridiko oso aurreratua izan zen".
Bizkaiko Foru Barriak 500 urte betetzen diren egunean Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak testu horren garrantzia azpimarratu du, eta bertan kokatu du gaurko autogobernuaren oinarria.
"Ez da historiako dokumentu juridiko bat soilik. Ikusi behar dugu gaur daukagun autogobernuaren oinarria, hazia, bertan dagoela", azaldu du astelehen goizean Euskadi Irratian.
Duela 500 urteko bizkaitarrek euren arteko arauak idatzi egin zituztela nabarmendu du, eta azpimarratu du, estamentuetan antolatuta zegoen gizarte batean, besteak beste, berdintasun printzipioa ezarri zela. "Kontraste bidez, elkarrekin hitz eginda idatzi zituzten, etengabeko paktua" eskatzen zuen ariketa batean. "Pertsonen eskubideen defentsan testu juridiko oso aurreratua" izan zela gogorarazi du. .
Orduko testu hark gaur egungo autogobernuan zer eragin duen galdetuta, azaldu duenez, "gaur egun ikusten dugunean zergak Bizkaiko aldundiari ordaintzen dizkiogula eta Aldundiak Gizarte Zerbitzuak eman zein errepideak egiten dituela, horren oinarria testu horretan datza. Beraz, ez da bakarrik historiako testu juridiko garrantzitsu bat, esan dezakegu sistema bizi bat dela, eta gure identitatea hor dagoela".
Ziurtatu duenez "testu hori gabe gure herria beste bat litzateke" eta hain zuzen ere, arbasoek egindakoa balioan jartzea da gaur ekitaldien eta aitortzaren xede.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik egotea, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.