GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiak eutsi egingo dio garraio-abonuetarako % 20ko beherapenari 2027an

Tarifa guztiak KPIren azpitik igoko ditu, eta bat egin du Euskadiko Garraio Agintaritzaren irizpidearekin: % 20ko hobariari eutsiko dio, Estatuak berea kentzen edo mantentzen duen argitzeko zain.

Interior de un autobús de Bizkaibus. Bizkaia mantendrá en 2027 su descuento del 20% al transporte público.
Bizkaibuseko unitate baten barnealdearen irudia. Argazkia: Europa Press

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) % 3,9ko igoera onartu du 2027rako tarifa guztietan, baina abonuei aplikatzen zien % 20ko deskontua mantenduko du, Euskadiko Garraio Agintaritzak onartu zuen bezala. Gaur egun , bidaiek % 40ko edo % 50ko hobaria dute, eta gainerako zatia Estatuak finantzatzen du, baina oraindik ez du iragarri laguntza horiei eutsiko dien edo ez.

Estatuko laguntzek jarraipena baldin badaukate edo 2027rako laguntza berriak onartzen badira, beherapen horiek euskal erakundeek onartutakoei gehituko zaizkie. Hori argitzeke, BGPk ez du oraindik zehaztu zenbateko kostua izango duen titulu bakoitzak. 

Hori bai, argitu du % 20ko hobaria aplikatuko zaiela Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro abonamenduei, modalitate guztietan, baita Gizatrans txartelean ere (65 urtetik gorakoentzat), zein baliaezintasun handiko pertsonei eta mugikortasun urriko pertsonei.

Bestalde, BPGk jakinarazi du Txorierriko linearen erabiltzaileek, joan den urriaren 1etik, metroaren 3. linearen tarifa bera ordaintzen dutela. Era berean, 2027an zehar transbordoen kostua kenduko zaie operadore guztiei. Gainera, 2027ko lehen hiruhilekoan tarifa-eremuak bost izatetik hiru izatera pasatuko dira, eta aldi horretan errentaren araberako deskontu progresiboak aplikatzea ere aztertuko dute. 

 

KPIaren azpiko igoera

Hobariak hobari, tarifa guztiek % 3,9ko prezio-igoera izango dute urtarrilaren 1etik aurrera. Hala ere, Bizkaiko Garraio Partzuergoak azpimarratu du igoera hori KPIa baino txikiagoa dela. Izan ere, Euskadin, iraileko urte arteko KPI % 5ekoa izan zen.

Ohar batean, BGPk zehaztu du eguneratze hori "beharrezkoa " dela sistemaren "iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko" eta "zerbitzuaren kalitatean" inbertitzen jarraitzeko: "maiztasunetan, material mugikorraren eta instalazioen berrikuntzan, eta haren kontserbazioan eta mantentzean". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X