EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nvidiak ia 60.000 milioi irabazi ditu hirugarren hiruhilekoan, iaz baino % 105 gehiago

Jensen Huang kontseilari ordezkariak ezkontzaz kanpoko harremanak izan dituela argitara atera eta dimisioa eman ostean, administrazio kontseilua kargurako hautagai bila dabil, enpresa barruan zein kanpoan. 

Nvidia edificio en Santa Clara, Estados Unidos

Nvidia eraikina Santa Klaran (Ameriketako Estatu Batuak). Artxiboko argazkia: EFE

Nvidia enpresa teknologiko estatubatuarrak 65.287 milio dolar irabazi (59.335 milioi euro inguru) ditu urteko hirugarren hiruhileko fiskalean —uztailaren amaieratik urriaren amaierara—, hau da, iazko epe berean baino % 105 gehiago; Jensen Huang enpresako kontseilari ordezkari (CEO) zenak ezkontzaz kanpo izandako harremanengatik dimisioa eman ondotik ezagutu diren lehen emaitzen arabera. 

Adimen artifizialaren garapenean aitzindari eta mikrotxipen ekoizle den enpresak azken orduetan zabaldu dituen datuen arabera, urteko lehen bederatzi hilabeteetan 183.297 milioi dolarreko irabaziak izan ditu, iaz baino % 137 gehiago. 

Azken 33 urtetan kontseilu ordezkari izan denak dimisioa eman ondotik ezagutu diren Nvidia enpresaren lehen datu ekonomikoak dira. Huangek hiru emakumerekin izandako harremanak, tartean Txinako ustezko espioi batekin, eragin du dimisioa. Hala ere, krisia lehertu aurreko garaiari dagozkion datuak dira. 

Nvidia Huangen ordezkoaren bila ari da, barruan eta kanpoan

Dimisioa eman ondotik argitaratu duen lehen oharrean, Huang prest agertu da berriro ere Nvidiako kontseilari ordezkari kargura itzultzeko Administrazio Kontseiluak horrela erabakiz gero. 

Hala ere, momentuz, Nvidiak ez du Huang berriro kontseilari ordezkari karguan jartzeko asmorik. Are gehiago, konpainiak adierazi du kargurako hautagai bila dabilela, enpresa barruan zein kanpoan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X