Europako bost herrialdek eta Ruandak akordioa egin dute migratzaileak deportatzeko lehen zentroa eratzeko
Akordioa ez dute oraindik ofizialki iragarri. Horretarako, bost herrialde (Grezia, Austria, Alemania, Danimarka eta Herbehereak) horietako ordezkariek prentsaurrekoa emango dute gaur arratsaldean Vienan, migrazioari buruzko agerraldi batean.
Europako Batzordearen egoitza, Bruselan.
Greziak, Austriak, Alemaniak, Danimarkak eta Herbehereek akordioa itxi dute Ruandarekin, herrialde horretan migratzaileak deportatzeko zentro bat irekitzeko. Horrela, herrialde horretara eramango dituzte asilo eskubiderik lortu ez duten migratzaileak, behin betiko kanporatzeko prozedura osatu bitartean.
Europako Batzordeak txalotu egin du ituna, oraindik adostutakoaren xehetasunak ezagutzeko zain badago ere.
Akordioa ez dute oraindik ofizialki iragarri. Horretarako, bost herrialde horietako ordezkariek prentsaurrekoa emango dute gaur arratsaldean Vienan, migrazioari buruzko agerraldi batean. Nazioarteko hainbat hedabidek aurreratu dute Ruanda izango dela deportazioak kudeatzeko zentro bat izango duen lehen herrialdea.
Halere, esan bezala, argitu gabe dago oraindik hitzarmen horren mamia. Iragarritakoa betez gero, migrazioa kudeatzeko EBk Europatik kanpoko herrialde batekin adostutako lehen ituna izango litzateke Ruandakoa.
Testuinguru horretan, Bruselak nabarmendu du "itzulera sistema eraginkorragoa" izatea dela bloke horren lehentasunetako bat.