Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu Londresen, Palestine Actionen aldeko protestan
Erresuma Batuko Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu larunbat honetan Parlamentuko plazan, Londresen, Palestine Action taldeari babesa adierazteko protesta batean. Uztailean erakunde terrorista izendatu zuten talde hori, hegazkin militar batzuei Palestinako banderak margotzeagatik kalteak egitea eta Elbit Systems Israelgo defentsa enpresaren instalazioak blokeatzea egotzita. 138 pertsona auzipetu dituzte ordutik talde horri laguntzea egotzita.
Milaka pertsona bildu dira Parlamentu aurrean, 'Genozidioaren aurka nago, Palestine Actionen alde nago' leloa zeramaten kartelak eskuetan hartuta. Poliziaren aurkako oihuak ere entzun dira; "Ezin zarete ezkutatu, genozidioaren alde zaudete. Lotsa!", tartean.