EKIALDE HURBILA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana

Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk Gazako Zerrendarako Donald Trump AEBko presidenteak bultzatutako 15 puntuko plana baztertu du igande honetan, eta azpimarratu du Israelgo Armadak ez duela bertatik alde egingo Hamasek armak utzi arte.

"Israelek 15 puntuko dokumentua baztertzen du", adierazi du Netanyahuk sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Israelgo lehen ministroak zehaztu du armagabetzeak "arma guztiak" hartu behar dituela barne, astunak zein arinak.

Netanyahuk azaldu du Israelek AEBrekin negoziatzen jarraitzen duela akordioa baztertu ostean. Hamasek eta beste talde palestinar armatu batzuek onartu egin zuten proposamena. AEBren proposamenetako batzuk onargarriak direla eta beste batzuk ez direla esan du Israelgo lehen ministroak.

Netanyahuk baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea

Halaber, Israelgo Gobernuaren buru den bitartean, ez Gazan, ezta Zisjordanian ere, Palestinako Estaturik ez dela izango berretsi du. "Israelen existentzia eta Israelgo herritar guztien segurtasuna ez daude negoziazioaren menpe", adierazi du.

Netanyahuk baztertu egin du plana Nickolay Mladenov Gazako Bakerako Kontseiluko zuzendari nagusiak baieztatu ostean Israelgo segurtasun kabineteak Gazan Nazioarteko Egonkortze Indarra zabaltzeari argi berdea eman diola. Donald Trumpek bultzatutako bake-misioa da.

Hamasek Trumpen planarekiko konpromisoa berretsi du

Bestalde, Hamasek Donald Trumpen 15 puntuko planarekiko «konpromiso irmoa» duela adierazi du, eta akordioaren fase guztiak betetzea eskatu du. Talde islamistak adierazi du horrek Gazan su-etena erabat ezartzea, Israelgo armadaren erretiratzea eta mugako pasabideak irekitzea ekarri behar duela, besteak beste.

Halaber, laguntza humanitarioa eta hornidurak sartzea eta berreraikuntza-prozesua abiaraztea eskatu du. Hamasek ez du armagabetzeari buruzko aipamenik egin azken adierazpenean, eta Egipto, Turkia eta Qatar bitartekariei eta Gazako Bakerako Kontseiluari eskatu die Israelek hitzartutakoa beteko duela bermatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X