MIGRAZIO KRISIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ceutan migratzaileak "errepresioa" pairatzen ari direla salatu dute arrazakeriaren kontrako taldeek

Egoera salatzeko, manifestazioak egin dituzte Madrilen eta Iruñean. Auzian duen erantzukizuna bere egiteko eskatu diote Europar Batasunari, eta migratzaileek jasaten duten "indarkeria arrazista eta koloniala" kritikatu dute. 

MADRID, 19/09/2026.- Colectivos antirracistas de Madrid convocan una concentración por Ceuta, para denunciar la violencia "racista y colonial". EFE/Fernando Villar

Madrilgo elkarretaratzean bildutako protestarietako batzuk. Argazkia: EFE

Arrazakeriaren kontrako taldeek deituta, Ceutako egoera salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur Estatuko hainbat hiritan, Madrilen eta Iruñean, besteak beste. Bilkura horietan bildutakoek “muga kolonial eta arrazistak” gaitzetsi dituzte, eta migratzaileen eskubideak aldarrikatu. Gainera, Espainiaren, Marokoren eta Europar Batasunaren (EB) muga politikak salatu dituzte, eta uztailaren amaieran gertatutakoaren erantzule egin dituzte.

Madrilen, 500 bat lagun bildu dira Puerta del Solen (Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzak emandako datua). Articulación Antirracista, SOS Arrazakeria, Migrantes Transgresorxs eta Border Resistance taldeek deitu dute protesta.

'Instrumentalizaziorik eta errepresiorik ez. Aski da indarkeria arrazistaz eta kolonialistaz’ lelopean, Ceutan izandako “giza eskubideen urraketa guztiak” argitzeko nazioarteko ikerketa independente bat abiatzeko eskatu dute.

Deitzaileen arabera, arrazismo eta islamofobia kasuek % 70 egin dute gora aurten udan. Adingabeek eta LGTBIQ+ kolektiboko kideen “zaurgarritasun bikoitza” ere jarri dute mahai gainean, eta horientzat babesguneak galdegin dituzte.

Elkarretaratzean, “memoria eremu  bat” paratu dute Ceutan hildako 100 bat lagunen oroimenez, baita arrazismoaren eta xenofobiaren biktimen omenez ere. 

Iruñean eguerdian egin den manifestazioaren burua. Iruñean eguerdian egin den manifestazioaren burua. Argazkia: Europa Press

Nafarroako hiriburuan, Merindadeen plazatik abiatu dute mobilizazioa, Arrazismoaren aurkako Plataformak deituta. Mugetako “migrazio nekropolitika” salatu dute, eta Europar Batasunari berau bertan behera uzteko eskatu diote.

“Europa errudun. Stop genozidioari” eta “Ez da segurtasuna, arrazismoa da” zioten kartelak ikusgai, plataformako kideek salatu dute krisia ez dela “migratzen duten pertsonek eragindakoa, politikoa baizik”. “Mugetako politika ankerrak sortu du krisia, eta horrek zehazten du zeintzuk diren inporta duten bizitzak, nortzuk bidaiatu dezaketen modu seguruan eta nortzuk arriskatu behar duten bizia horretarako”, gaitzetsi dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X