GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8a itxita egongo da gauez astelehen eta asteartean, Usurbilen, Donostian eta Oiartzunen, Irungo noranzkoan

Autobidearen sistemak eta tunelak mantentzeko lanak egin behar dituzte, eta horrek eragin du itxiera. GI-20 eta GI-40 errepideak erabili beharko dituzte ibilgailuek. 

AP-8ko Gipuzkoako zatian mantentze lanak egin behar dituzte asteon, eta hori dela eta, astelehen eta astearte gauean itxita egongo da autobidea Usurbil, Donostia eta Oiartzun parean, betiere Irungo noranzkoan. 

Bidegik ohar bidez azaldu duenez, astelehenean bost orduz (23:00-04:00) egongo da zarratuta Usurbil eta Donostia arteko zatia, Irunerako bidean. Aurrez, prestaketa lanak egiteko, igande goizaldetik hasita (01:30etik) eskuineko erreia itxiko dute Aritzeta inguruan (Usurbil). Autobidea itxita dagoen artean, ibilgailuek  GI-20 errepidea erabili beharko dute Irungo bidean jarraitzeko zein N-I eta A-15arekin lotura egiteko.

Asteartean, Donostia-Oiartzun tartea da itxiko dutena, 00:00etatik 04:00etara. Tarte horretan, ibilgailuek Urumeako lotunean atera beharko dute GI 41era, eta Martuteneko biribilgunean GI-40 errepidea hartu Garberaraino, Intxaurrondoko lotunetik Irungo norabidean GI-20ra sartzeko eta bidaiarekin jarraitzeko. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X