Gizon batek bikotekidea hil du La Campanan, Sevillan
Ustezko egilea herriko etxebizitza batean gotortuta egon da hainbat orduz, eta ondoren bere burua entregatu du.
56 urteko gizon batek 47 urteko bikotekidea hil du labankadaz La Campanan (Sevilla). Ondoren, gizonezkoa herriko etxebizitza batean gotortu da hainbat orduz, eta azkenik bere burua entregatu du.
Hilketa larunbat gauean gertatu da, 22:40 aldera, eta emakumeak arma zuriz egindako zauriak zituen.
Biktima osasun-zerbitzuek artatu dute eta osasun-zentro batera eraman duten arren, bertan hil da.
Ustezko egilea herriko etxebizitza batean gotortuta egon da hainbat orduz, eta ondoren bere burua entregatu du.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.