Albiste dira
TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei ibilgailuren arteko istripu batek AP-8 autobidea kolapsatu du Iurretan, Donostiarako noranzkoan

Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte 90. kilometroan, eta gutxienez lau kilometroko auto-ilarak sortu dira. Bi pertsona ospitalera eraman dituzte. 

Sei ibilgailuk istripua izan dute AP-8 autobidean, Iurreta parean (Bizkaia), Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte autobideko 90. kilometroan, eta gutxienez lau kilometroko auto-ilarak sortu dira gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte. 

Auto-ilarak lau kilometrokoak dira gutxienez Donostiarako noranzkoan, eta bi errei itxita daude.

Trafikok arreta handiz gidatzea gomendatzen du, AP-8ko tarte horretatik zirkulatzen ari diren gidarientzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X