Iurreta
Gizon bat atxilotu dute Iurretako paper fabrikan izandako sutean nahasita dagoelakoan
36 urteko gizona, enpresako langilea, atzo goizean atxilotu zuten, kalteak egitea egotzita, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Ikerketak irekita jarraitzen du.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Ertzaintzak "Euskadiko segurtasun integrala" indartzen lagunduko duen helikopteroa aurkeztu du
Imanol Pradales lehendakaria, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak lagunduta, Ertzaintzaren flota berrituaren helikoptero berria aurkezteko eta inaugurazio-hegaldirako egingo den ekitaldiaren buru izan da., Iurretako basean. Azken belaunaldiko helikopteroa da, mendian edo itsasoan istripua izan duten pertsonak bilatu eta erreskatatzeko eta zaintza- eta segurtasun-lanetarako bereziki hornitua.
Izaskun Ellakuriaga Bustintza kazetari bizkaitarra hil da
Hainbat hedabidetan aritu zen lanean, tartean Bizkaia Irratian edota 'Bertsolari' aldizkarian. Horrez gainera, erakunde ugariren komunikazio aholkularia ere izan zen, besteak beste, Gerediaga elkartekoa eta Durangoko Azokakoa.