Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Sute handia piztu da Iurretako industriagune batean. Ondorioz, N-634 errepidea itxi behar izan dute, 84. kilometroan, bi noranzkoetan. Gainera, inguruko herrietako giroan errautsa egotea eragin du.
Sua 17:30 inguruan piztu da Arriandi auzoan dagoen Smurfit Kappa paper-fabrikan, kanpoaldean bildutako materialaren artean, eta sugarrak azkar hedatu dira beste inguruetara. Tentsio handiko momenduak izan dira, ondoan gas deposito bat dagoelako, baina ez da inor zauritu. Gasa moztu dutenez, dagoeneko ez dago arriskurik.
Bizkaiko suhiltzaileetako zenbait talde ari dira sua itzaltzeko lanetan eta dagoeneko kontrolatzea lortu dute. Hala ere, lanean jarraitzen dute bai enpresa barrutik bai errepidetik eta, beraz, Ertzaintza inguruko trafikoa gidatzen ari da.
Suteak paperezko 50 bobina inguru kaltetu ditu eta eragindako errautsa inguruko herrietara heldu da.
Hala ere, Durangoko Udalak lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du. Zehaztu duenez, aireko partikula txikiek, erretako papera izanik, ez dute osasun arazorik sortzen. Airearen neurketak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera