BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iurretan desagertutako 77 urteko gizon bat bilatzeko lanei ekin diete berriro igande goizean

Larrialdi Zerbitzuek bilaketa operatiboa berrabiatu dute 09:00etan, ostiral goizetik ez baitute haren berririk izan.
Iurretan desagertutako gizona. Familiak helarazitako argazkia
Iurretan desagertutako gizona. Familiak helarazitako argazkia

77 urteko gizon bat desagertu da Iurreta inguruan, eta Larrialdi Zerbitzuek bilaketa lanei ekin diete berriro igande goizean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, desagertua ogia eta egunkaria erostera joan zen ostiral goizean, eta ordutik ez dute haren berririk izan etxekoek.

Horren aurrean, EAEko Larrialdi Zerbitzuek hura bilatzeko operatiboa jarri zuten martxan larunbat goizean.

Iurreta eta Durango aldean ibili dira haren bila, inguru horretan ibili ohi delako. Dagoeneko argitu dutenez, egunkaria erosi zuen, baina ez zen okindegira joan. 11:30 aldera ikusi zuten azkenengoz bidegorritik Durangorantz zihoala.

Desagertua gizon argala da, 1,80 metro ingurukoa, eta ile urdina du. Txaketa grisa, praka beltzak, zapata ilunak eta aterki beltza zeramatzan desagertu zenean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X