A-15 autobia
A-15a erabat ireki dute, 8 urteko lanak amaitu ostean
Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitutzat eman ditu inguru horretako lanak, eta jakinarazi du aurrerantzean kontrol handiagoa izango dutela bidearen gainean.
A-15 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00etara
Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean moztuko da trafikoa, eta Iruñerakoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera. Belabietako tunelean segurtasun ekipamenduak kontrolatzeko sistema berri bat jarri ahal izateko itxiko dute.
Trafikoa bere onera etorri da N-1 errepidean, bi kamioiren arteko istripuak auto-ilara luzeak eragin ondoren
Gasteizko noranzkoan izan da istripua, eta errei bat itxita egon da ia bi orduz. Behin ibilgailuak bidetik erretiratuta, pilaketak arintzen hasi dira.
AP-15 autobidea autoentzat doakoa izango da 2029tik aurrera
2029tik aurrera Nafarbide sozietate publikoaren esku geratuko da AP-15 autobidearen kudeaketa.
Ireki dute A-15 errepidea Iruñerako noranzkoan, kamioi baten matxuragatik itxita egon ostean
Villabonan kamioi batek matxura izan du, eta errepidea erabat itxi behar izan dute, kamioia erretiratu arte. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratu dute.
Albiste izango da: Denboralea, Telebistaren Nazioarteko Eguna eta 25 urte Ernest Lluch hil zutela
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
A-15 autobidean betiko martxan dabiltza; bi orduz egon da itxita, Areso parean, kamioi batek istripua izan du eta
Donostiarako noranzkoan egon da itxita autobidea, eta 3-4 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Normaltasuna nagusi zirkulazioan, AP-8 eta AP-1 autobideetan goizean auto-ilarak sortu ondoren
Europako iparraldetik hegoaldera errepidez egiten diren joan-etorrien bolumen handiak auto-ilarak sortu ditu euskal errepide sarean, abuztuko lehen asteburuko trafiko irteera operazioarekin batera.
A-15 errepidea ohiko martxan dabil; baretu dira Andoain parean izandako istripuaren ondorioz sortutako ilarak
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, eta ez da inor zauritu. Hala ere, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira Iruñerako noranzkoan.
A-15 errepidea erabat itxiko dute asteburuan Gipuzkoan, tuneletako obrengatik
Autobia bi noranzkoetan itxiko dute, ostiraleko 22:00etatik asteleheneko 06:00ak arte. Itxita dagoen bitartean, N-1 errepidea edo A-10 errepidea (Sakanako autobia) erabili beharko dira.