Normaltasuna nagusi zirkulazioan, AP-8 eta AP-1 autobideetan goizean auto-ilarak sortu ondoren
Europako iparraldetik hegoaldera errepidez egiten diren joan-etorrien bolumen handiak auto-ilarak sortu ditu euskal errepide sarean, abuztuko lehen asteburuko trafiko irteera operazioarekin batera.
Zirkulazioa motel ibili da larunbat goizean euskal errepide sarean, abuztuko trafiko irteera operazio betean, eta auto-ilarak sortu dira AP-8 eta AP-1 autobideetan goizean goizetik, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Hala, AP-8 autobidean zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Irun parean (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan.
Biriatuko inguruan ere zirkulazioa motela izan da, batez ere mugaren beste aldetik zetozen ibilgailuengatik.
Arazo gehien sortu diren beste gune bat AP-1 autobidea da, Gasteiz parean. Inguruan hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Europako iparraldetik hegoaldera errepidez egiten diren joan-etorrien bolumen handiak auto-ilarak sortu ditu zenbait tokitan lehen orduan, abuztuko lehen asteburuko irteera operazioarekin batera ohikoa den bezala.
Bidaian atera aurretik, DGTk gomendatzen du bidaia aldez aurretik programatzea, ibilbiderik onena aukeratzeko; pneumatikoen, balazten eta argien egoera berrikustea; eta trafiko handieneko egunak eta orduak saihestea bidaiari ekiteko.
Bidaiaren bezperan, saiatu behar adina atseden hartzen eta lo egiten, beroak neke sentsazioa eta logura areagotzen baititu.
Bidaian zehar, garrantzitsua da beti segurtasun distantzia mantentzea, istripuak saihesteko, bereziki karabanan zirkulatzean; erregai depositua beteta zirkulatzea; mugikorra ez hartzea eta beste edozein distrakzio saihestea.
Zure interesekoa izan daiteke
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.