NAFARROAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-15 autobidea autoentzat doakoa izango da 2029tik aurrera

2029tik aurrera Nafarbide sozietate publikoaren esku geratuko da AP-15 autobidearen kudeaketa. 

AP-15 nafarroa navarra
Artxiboko irudia.

AP-15 autobidea autoentzat doakoa izango da 2029tik aurrera. Ibilgailu astunei bakarrik mantenduko zaie ordainsaria. Hala jakinarazi du gaur Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak, gobernu bileraren ondoren egindako agerraldian. 

Azaldu duenez, 2029tik aurrera Nafarbide enpresa publikoak izango du AP-15aren titulartasuna. 1973tik, Audenasa enpresak kudeatzen du, baina hiru urte barru amaituko zaio da emakida. "Erabakia da ordainsariak ibilgailu astunei bakarrik ezartzea, eta ez autoei, Europar Batasunak hasitako bidea jarraituz", esan du bozeramaileak. 

"Erabaki politikoa hartuta" dagoela ziurtatu ondoren, azpimarratu du urrats "historikoa" izango dela doakotasuna. Gogoratu du Nafarroakoko herritarren eskaria dela aspalditik, bereziki, "erdialdeko eta Erriberako" bizilagunena. Zentzu horretan, azaldu du 2014an autobidean doakotasuna ezartzeko aukera izan zela, baina UPNk eta PPk kudeaketa enpresa pribatu baten esku mantentzea erabaki zutela. 

Halaber, esan du AP-68a ere kamioientzat bakarrik izango dela ordainpekoa, baina erabaki horren datarik ez du eman. Aurrerago zehaztu omen dituzte epeak. AP-68aren  Nafarroako tartea duela gutxi hartu zuen bere gain Foru Gobernuak, Espainiako Gobernuak eskualdatu ondoren. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X