TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Euskadiko Industria Plan berria, EHUko udako ikastaroak eta A-15a itxita

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
SIDENOR INDUSTRIA EFE
Sidenor, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskadiko Industria Plan berria: Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gosari informatibo batean parte hartuko du hedabideekin, Euskadiko Industria Plan berriaren berri emateko. Halaber, plan berria ekitaldi batean aurkeztuko du, 09:30etik aurrera.

- EHUko udako ikastaroak: 44. EHUren Udako Ikastaroak aurkeztuko dituzte Miramar Jauregian, 12:30etatik aurrera. Aurtengo edizioko eduki nagusiak azalduko dituzte, "Irakasteko Ikasten" eta "Ikasiz Hezi" programak azpimarratuz.

- A-15a itxita, lanengatik: A-15 errepidea erabat itxiko dute gaur gauean Gipuzkoan, tunelak berritzeko lanen barruan, sistemetan proba bat egiteko. Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, Andoainerako bidean, itxiera Berastegiko lotunetik aurrera egingo dute, eta Iruñerako norabidean, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunetik. Errepidea 22:00etatik 06:00etara itxiko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X