Tubos Reunidos
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubos Reunidoseko batzordeak balizko erosle batekin bilduko dira gaur goizean

Cap Capital taldeko Green Industry Machines & Materials, S.L. da Arabako enpresa bereganatzeko interesa duen bostetako bat. Oraindik ez da zehaztu noiz bilduko diren inbertitzaileak SEPIrekin. Izan ere, Tubos Reunidosen zorra kentzea erosketa egiteko baldintzatzat jarri dute bost hautagaiek.

(Foto de ARCHIVO)

Fábrica de Tubos Reunidos de Amurrio, a 30 de enero de 2026, en Amurrio, Álava, País Vasco (España). La empresa ha convocado a los comités de las fábricas de Amurrio y Valle de Trápaga tras el anuncio del expediente de regulación, para explicar las medidas de viabilidad y buscar mantener la actividad industrial.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

30/1/2026
Tubos Reunidosen fabrika, Amurrion. Argazkia: Europa Press

Trapagarango eta Amurrioko Tubos Reunidoseko enpresa-batzordeak hura erosteko asmoa duen inbertitzaileetako batekin, Cap Capital taldeko Green Industry Machines & Materialsekin, bilduko dira gaur goizean. Esleipena bere alde bukatuz gero Arabako lantegietan dituen planak azalduko dizkie langileei.

Bilerak bereizita egingo dira. 9:30ean, Cap Capital Trapagarango (Bizkaia) batzordearekin bilduko da, eta 11:30ean, Amurriokoarekin (Araba). Langraizko batzordearekin egitekoa zen bilera bertan behera geratu da. Inbertitzaileak Londres, Madril eta Bartzelonatik etorriko dira zuzenean, batzordeei bidalitako gutunean azaldu dutenez.

Aurrez aurreko lehen bilera horretan, taldeak Tubos Reunidosentzat planteatzen duen industria-proiektuaren ildo nagusiak aurkeztuko dizkie, bideragarritasunerako garrantzitsutzat jotzen dituen behar operatiboak eta laboralak azalduko ditu, eta sindikatuen kezkak eta proposamenak entzungo ditu.

Taldeak onartu zuen Tubos Reunidosen salmenta-prozesuaren atzean "kezka, ziurgabetasuna eta galdera legitimo asko" daudela, eta batzordeei jakinarazi zien, bilera horiekin, beren asmoa dela bere burua aurkeztea, ezagutzera emateko nortzuk diren, nola lan egiten duten eta zer ikuspegi duten Tubos Reunidoserako.

Zorra da oztopo nagusia

Bost inbertitzaileek SEPIrekin egin behar dituzten bilerak, ordea, airean daude oraindik. Tubos Reunidosek erakunde publikoarekin duen 150 milioi euroko zorra da salerosketarako oztopo nagusia. Eusko Jaurlaritzak berak ohartarazi duenez, zorra ez bada kentzen, erosleak erretiratu egingo dira eta Tubos Reunidos likidatuta geratuko da.

SEPI ordainketa malgutzeko prest agertu da, baina ez kitatzeko, eta Europako Batzordeko Lehiaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen txosten bat aurkeztu du, legez kanpokoa izango litzatekeela ondorioztatuta. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak eta Tubos Reunidosek berak azpimarratu dute aurretiazko iritzia dela eta ez dela loteslea.

Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen SEPI hiru erosle potentzialekin harremanetan hasi zela, eta haiekin bildu nahi zuela, bereizita, talde industrialari buruz dituzten planteamenduak ezagutzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X