Kalera atera dira berriro medikuak, protesta egitera, urteko laugarren greba astearen hasieran
Donostia Ospitaleko anestesista Elena del Valek kazetarien aurrean hitz egin du protestetako batean, eta ziurtatu du "itxaropentsuago" daudela, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren bitartez, Osakidetzarekin bilerak hasi dituztelako, eta "badirudielako", aldarrikapenetako batzuk negoziatzen hasiko direla.
Euskadiko medikuek greba egin dute berriro gaur, astelehenarekin. Urteko laugarren lanuztea dute aste honetakoa, Osasun Ministerioarekin hasitako negoziazioek ez diotelako oraingoz lan gatazkari irtenbiderik eman. Hori horrela, kalera atera dira, eta protesta egin dute Gurutzetako ospitalean eta Amarako (Donostia) anbulatorioan. Mobilizazio horietan estatutu propio bat galdegin dute.
Donostia Ospitaleko anestesista Elena del Valek kazetarien aurrean hitz egin du protestetako batean, eta ziurtatu du "itxaropentsuago" daudela, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren bitartez, Osakidetzarekin bilerak hasi dituztelako, eta "badirudielako", aldarrikapenetako batzuk negoziatzen hasiko direla.
Nolanahi dela, "horrek ez du esan nahi aldarrikapenak utziko ditugunik, ia urtebetean ez baita aurrerapausorik eman", azpimarratu du.
Jaurlaritzari zuzendutako eskaerei buruz, Del Valek esan du beharrezkoa dela Osasun sailburu Alberto Martinezek argi adieraztea medikuen baimenik gabe sinatu zen estatutuaren aurka dagoela.
Osasun sailburuak, bere aldetik, duela egun batzuk iragarri zuen ebakuntza egiteko zain itxaron zerrendetan 180 egun daramatzaten 800 pazientek onartu dutela zentro pribatuetara bideratzea.
Laugarren greba astea
Espainiako Estatu osoko medikuek urteko laugarren greba asteari ekin diote, negoziazioetan aurrerapausorik egon ez dela ikusita. Izan ere, Osasun Ministerioaren hitzetan, sindikatu deitzaileek eskuinarekin bat egin dute sendagileen baldintzak hobetzeko ez diren beste helburu batzuk lortzeko.
Hartara, ia berritasunik gabe iritsi da bata zuridunen laugarren lanuztea. Gatazka itopuntuan dago, eta greba batzordeak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esku hartzea nahi du. PPk eta EAJk bat egin dute eskaera horrekin.
Monica Garcia Osasun ministroaren ustez, medikuek kritikatzen duten estatutu markoak langileen baldintzak hobetu egiten ditu, besteak beste, guardiak 24 ordutik 17ra murrizten dituelako (aurreko eta ondorengo egunak libre dituzte) eta gehienez 45 orduko lanaldiak xedatzen dituelako (Europako legeriak 48 ordukoak onartzen ditu).
Beste baldintza edo puntu batzuk (guardien ordainsaria, 35 orduko lanaldia eta erretiroa, esaterako) ez dira Ministerioaren eskumenekoak edo ez dira estatutu markoan negoziatu beharreko gaiak.
Hala ere, greba batzordeko sindikatuek behin eta berriz eskatu dute estatutu marko propioa sortzea, eta negoziazio bide esklusibo bat ireki nahi dute Ministerioarekin.
Lanuztea ez ezik, protestak ere aurreikusi dituzte datozen egunetarako. Asteazkenean, adibidez, manifestazioa egingo dute Bilbon.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.