Txartela gero eta gehiago erabiltzen dugun arren, eskudirutan ordaintzea nahiago dugu oraindik
Herritarren % 60k baino gehiagok eskudiruarekin ordaintzen jarraitzen du, Espainiako Bankuak emandako datuen arabera. Adin-maila guztietan lehen aukera izaten jarraitzen du, baina batez ere 55 urtetik gorakoentzat.
Bigarren tokian txartel bidezko ordainketa dago, eta, oso atzetik, beste aukera batzuk, hala nola mugikorraren bidezko ordainketa, transferentziak edo banku-txekeak.
25 eta 54 urte bitarteko pertsonek txartela erabiltzen dute gehienetan ordainketak egiteko, baina adin-tarte horietan ere eskudirua da gehien erabiltzen den ordaintzeko modua.
Hala ere, 2013, 2016 eta 2019an egindako ikerketekin alderatuta, eskudiruaren erabilera gutxinaka jaisten ari da, eta txartelaren edo telefono mugikorraren bidezko ordainketa-sistemak (Bizum, wallets, Paypal edo Apple Pay, besteak beste) igotzen ari dira.
Datafono kopurua hirukoiztu egin da
Bestalde, txartelek eta mugikorrek ordainketa-sistema gisa izan duten gorakadaren ondorioz, ordaintzeko terminalen kopurua hirukoiztu egin da azken bi hamarkadetan, Espainiako Bankuaren arabera.
Horrela, 2000. urtean Espainiako Estatuan 802.698 datafono zeuden, eta orain, berriz, 2.361.832. Terminal horien hazkundea gehiago nabaritu da azken zortzi urteetan.
Bestalde, Espainiako Estatuko kutxazainen kopuruaren bilakaerak atzerakada nabarmena izan du. Izan ere, kopuru hori 2000. urteko mailara itzuli da.
Hala, urte hartan, 44.851 kutxazain zeuden Espainiar Estatuan, eta kopuru hori 2006an iritsi zen gorenera, 58 454 kutxazain zenbatu baitziren urte horretan. 2014an terminal horien beherakada hasi zen, eta 2022an zifra are gehiago jaitsi zen, 45 233 kutxazainetara iritsi arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.