Gorenak ebatzi du behin-behinekotasunaren abusua jasan duen langileek oposizioa gaindituta izan beharko dutela plaza finkoa lortzeko
Gorenaren argudioa da oposizioa gainditu ez duten langileak finko egiteak Konstituzioa eta Langile Publikoen Estatutua urratuko lituzkeela.
Espainiako Auzitegi Gorenak irizpidea finkatu Espainiaiko administrazio publikoko behin-behineko kontratuen gehiegikeriaren aurka, eta ebatzi du lan eskaintza publikorako azterketa gaindituz gero soilik eskuratu ahalko dutela plaza finkoa behin-behineko kontratuak kateatuz abusuzko egoera jasan duten langile publikoek.
Auzitegi Gorenak argudiatzen duenez, administrazio publikoek langileak aldi baterako kontratatzeak, enplegu publikora sartzeko berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioei lotutako prozedura gainditu gabe, ez du ahalbidetzen langile horiek finko bihurtzea behin-behinekotasunaren abusuaren zuzeneko ondorio gisa. Izan ere, hori eginez gero, "Espainiako Konstituzioa eta Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutua urratuko lirateke, gainerako herritarrei enplegu publikora iristea eragotziko litzaiekeelako".
Ildo horretan, Gorenak ondorioztatu du ez dela nahikoa Espainiako Gobernuak orain arte langile horientzat finkatutako kalte-ordaina; eta esan du Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak (EBJA) ezarritako irizpideen arabera kalkulatutako kalte-ordaina ordaintzea dela irtenbidea, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari abusu bat egin dela egiaztatzen duen epaiko lekukotza bidaltzea, dagokion zehapen-prozedura has dezan.
Horrela, Gorenak ebatzi du oposizioa gaindituta izan baina zerrendan atzerago izateagatik plaza lortu ez zuten langileak egin ahal izango direla finko, oposizioa gainditu ondoren aldi baterako kontratuak kateatu eta behin-behineko kontratu gehiegi egin bazaizkie.
Gorenaren epai horrek bidea ixten die, hautaprobarik gainditu gabe ere, Administrazio Publikoan aldi baterarko kontratuak urte luzez kateatu dituzten lan-harremana finkatzea espero zuten milaka langileri.
2021ean aitortu zion Gorenak finkotasuna oposizoa gaindituta izan eta behin-behineko kontratuak bata bestearen atzetik izan zituen AENAko langile bati, eta orduan ere ohartarazi zuen oposizioa gaindituta izatea ezinbesteko baldintza zela kasu hoietan langile finko izatea lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.