Banka sektorearen irabaziak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santander banketxeak 9.309 milioi euroko irabaziak izan ditu irailera arte, % 14 gehiago iazko datuen aldean

Hirugarren hiruhilekoan 3.250 milioi irabazi ditu Ana Patricia Botin zuzentzen duen entitateak, iazko epe berean baino % 12 gehiago.
Botin, artxiboko argazki batean.
Botin, artxiboko argazki batean. EFE

Santander banketxeak 9.309 milioi euroko irabaziak eskuratu ditu urtarriletik irailera, iazko epe berean baino % 14 gehiago, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV, gazteleraz) gaur jakinarazi duenez.

Hirugarren hiruhilekoan 3.250 milioi irabazi ditu, 2023ko epe berean baino % 12  gehiago. 

Banketxearen esanetan, negozio eta eskualde guztietan izandako gorakada "indartsuari" esker lortu irabaziok, baita bezeroen jardunari esker ere. 

Ana Botin Santander bankuko presidenteak azpimarratu duenez, hazkundea "indartsua eta errentagarria" izan da eta akzioko irabazien igoera % 19koa izan da. "Interesen marjina eta komisioen diru-sarrerak hazi egin dira, kredituaren kalitatea sendoa da eta transformazioari esker, diru-sarrerak kostuen oso gainetik kokatu ditugu", adierazi du CNMVri bidalitako oharrean. 

"Testuinguru geopolitiko aldakor honetan, ziur gaude aurtengo azken hiru hilabeteetan eta 2025ean gure helburuak betetzen jarraituko dugula", nabarmendu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X