LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuen sektoreko langileak grebara deituta daude ostegun honetan Hego Euskal Herrian

ELA sindikatuak deitu du protesta, Galiziako CIG zentralarekin eta Kataluniako Intersindicalekin batera. Gasteizen, Bilbon eta Donostian deitu dituzte bilkurak, bihar goizean.
BBVA BILBO BILBAO BANKETXEA BANCO EFE
BBVAren bulego bat, Bilbon. Argazkia: EFE

Bankuen sektoreko hitzarmena negoziatzen ari dira sindikatuak eta patronala, eta finantza erakundeak "inoizko irabazirik handienak" dituzten honetan, "ez daude prest langileen eskariei erantzuteko". Irabaziak handiak izan arren, langileen lan-baldintzak hobetzeko borondaterik ez du patronalak.

Arrazoi horiek jarri ditu mahai gainean ELA sindikatuak ostegun honetan, otsaila 29, bankuen sektorean greba deitzeko Hego Euskal Herri osoan. Galiziako CIG eta Kataluniako Intersindical zentralerekin antolatu du protesta.

Badira bi hilabete inguru hitzarmena berritzeko elkarrizketak abiatu zituztela, baina, oraingoz, aurrerapausorik ez da eman. Sindikatuen arabera, soldatak eguneratzeko baldintzetan dago korapilo nagusienetakoa, alde handia baitago bi aldeek mahai gainean jarritako proposamenetan.

Mobilizazioak ere deitu ditu ELAk biharko, EAEko hiru hiriburuetan: Bilbon, Santander Bankuaren (Moyua Plaza, 11:00), BBVAren (Kale Nagusia, 11:45) eta Sabadell Bankuaren (Kale Nagusia, 12:30) egoitzetan; Donostian, BBVAn (Askatasunaren Etorbidea, 11:00) eta Sabadel Bankuan (Askatasunaren Etorbidea, 11:45); eta Gasteizen, BBVA parean (Dato Kalea, 11:00).

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu