Espainiako sei banku handienek 23.656 milioi irabazi dituzte urteko lehen bederatzi hilabetetan, % 20 gehiago
Ibex 35ean kotizatzen duten Espainiako Estatuko sei banku handienek —Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja Bankua— 23.656 milioi euro irabazi dituzte 2024 urteko lehen bederatzi hilabetetan. Bankuen gaineko zerga indarrean egonda, inoizko irabazi handienak izan dituzte, iaz epe berean baino % 20 gehiago.
Santander Bankua da datu onenak bildu dituena, 9.309 miloi euroko irabaziekin, % 14 gehiago. Atzetik dago BBVA, aurrekaririk gabeko irabaziekin: 7.622 milioi, % 28 gehiago.
Rankinean hirugarren lekuan CaixaBank ageri da: % 16 egin dute gora finantza erakunde horren irabaziek, 4.248 milioi euroraino. Laugarren postua, berriz, Sabadellek du. Orain arteko markak hautsi ditu banku horrek ere, 1.295 milioi irabazita, % 26 gehiago. 2023 urte osoan bildutako irabazi kopurua berdindu du 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan.
Azkenik, bosgarren eta seigarren postuan, Bankinter eta Unicaja daude, hurrenez hurren: lehendabizikoa, 731 milioi euro irabazita ( % 7) eta bigarrena, 451 milioi (% 58). Unicaja da sektorean gehien hazi den erakundea.
Bankuen gaineko zerga
Euzko Alderdi Jeltzaleak akordioa lortu zuen atzo Espainiako Gobernuarekin talde multinazionalei eta bankuei ezarritako zergak kontzertatzeko eta foru ogasunek kudeatu ditzaten. Beraz, bi zergok foru-zerga sistemetan sartuko dira eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bidez gauzatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".