Sabadellek TSB Erresuma Batuko filiala saldu dio Santander bankuari
Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.
Sabadell bankuak TSB Erresuma Batuan duen filiala Santander UKri saltzea erabaki du, 3.000 milioi euroren truke. Hala ere, baliteke operazioa ixtean salneurria 3.400 milioira igotzea .
Prozesutik gertu dauden iturriek gaur azaldu dutenez, adostutako prezioa handiagoa izan liteke, TSBk operazioa itxi arte lortzen dituen mozkinak barne hartzen baititu. Horrela, azken zenbatekoa erosketa ixten den unean zehaztuko litzateke, 2026ko lehen hiruhilekorako aurreikusita dagoena.
Sabadelleko administrazio kontseiluak oniritzia eman dio Santander UKren eskaintzari, Barclaysen eskaintzari gailendu baitzaio. Hala ere, Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du, salmentari babesa eman diezaion, BBVAk egindako erosketa eskaintzan murgilduta baitago.
TSB eta Santander UK adituak dira Erresuma Batuko hipoteken merkatuan. Izan ere, Santander hipoteketan laugarren finantza erakundea da Erresuma Batuan, % 10,5eko merkatu kuotarekin, haren atzetik Lloys (% 19 inguru), Nationwide (% 16) eta NatWesten (% 12) daude.
Astelehenean, Santanderrek TSB erosteko eskaintza loteslea egin zuela jakin zenean, BBVAk Sabadell erosteko eskaintzarekin aurrera jarraitzeko asmoaren berri eman zuen, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintza aztertu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.