Gobernuak onartu du BBVA Sabadellen jabe izateko EEPa, baina bat-egitea hiru urte barru gauzatuko litzateke
Carlos Cuerpok Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez, Gobernuak operazioa onetsi du, baldintza jakin batzuekin. Horrela, bi erakundeek nortasun juridikoa eta ondarea bereizita mantendu beharko dituzte, eta autonomia osoz jokatu beharko dute kudeaketan, hiru urtez. BBVAk eskaintzarekin jarraitzen duen, bertan behera uzten duen edo Gorenean errekurtsoa jarriko duen erabaki beharko du orain.
Carlos Torres, BBVAren presidentea. Argazkia: EFE
Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du BBVA eta Sabadell fusionatzea, baldin eta datozen hiru urteetan bi erakundeek identitate juridikoa eta ondarea bereizita mantentzen badituzte, eta nork bere kabuz kudeatzen badu jarduera.
Orain, BBVAk hiru aukera ditu. Aukeretako bat bere planarekin aurrera jarraitu eta eskaintza Kataluniako bankuko akziodunei helaraztea izan daiteke. Baina, bere esku dago amore ematea eta EEPa ez onartzeko aukera. Azkenik, Ministroen Kontseiluaren erabakiaren aurkako helegitea ere jarri dezake Auzitegi Gorenean, eta, kautelaz, Gobernuak ezarritako baldintza airean uzteko eska diezaioke.
Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak iragarri du Gobernuak BBVAk duela 13 hilabete aurkeztu zuen EEPari buruzko erabakia.
Ministroen Kontseiluak hiru urtetik bost urtera luzatu ahal izango du erakunde juridiko bereizi gisa mantentzeko ezarritako baldintza, Carlos Torres buru duen bankuak abiarazitako EEPa gailentzen bada. "Hiru urte barru, baldintza horren eraginkortasuna ebaluatuko da, eta Ministro Kontseiluak zehaztuko du iraupena bi urte gehiago luzatuko den", zehaztu du Gobernuak, prentsa-ohar bidez.
Bi erakundeek bat egitea 2020an planteatu zen, baina, orduko hartan ez zen gauzatu. Gobernuak hilabete inguru zeraman mugimendu horri buruz eztabaidatzen; izan ere, Ekonomia Ministerioak auzia Ministroen Kontseilura eramatea erabaki zuen, gizartean izan zitzakeen eraginaz jabetuta.
Carlos Cuerpo buru duen sailak ikusi zuen eragina izan zezakeela sektoreko erregulazio-helburuei, langileen babesari, lurralde-kohesioari, ikerketa eta garapen teknologikoaren sustapenari eta gizarte-politikako helburuei behar bezala eusteko bermean.
Gobernuaren erabakiaren berri izan ondoren, Europako Batzordeak gogorarazi du Gobernu batek transakzio bat onartzeko ezarritako edozein baldintza "salbuespenezkoa, proportzionatua eta interes publikoko arrazoi baliodunek justifikatua" izan behar dela.
Bestalde, Salvador Illa Generalitateko presidenteak pozik hartu du albistea, "lehia orekatua" eta "langileen, bezeroen eta enpresen eskubideak" bermatzen dituelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.