EBk eta Mauritaniak arrantza protokoloa berritzea adostu dute, joan den astean iraungi eta gero
Akordioari esker, Europako flotak Mauritaniako uretan berriro arrantzan egin ahal izango du. Aurreko hitzarmena azaroaren erdialdean iraungi zen, eta horrek arrantzalekua uztera behartu zituen hainbat ontzi, Espainiako 30 inguru tartean.
Europar Batasunak eta Mauritaniak akordio bat lortu dute arrantza jasangarriaren protokoloa berritzeko. Aurreko hitzarmena joan den astean iraungi zen, eta, ondorioz, Europako flotak, Espainiako Estatuko 30 bat ontzik barne, Afrikako herrialdeko urak utzi beharra izan zituen. Costas Kadis Europako Arrantza komisarioak astelehen honetan egin du iragarpenaren berri.
Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak itunak sektorearentzat duen garrantzia azpimarratu du: "Albiste bikaina da Europar Batasunaren eta Mauritaniaren arteko akordioa. Oso protokolo garrantzitsua da gure arrantza sektorearentzat ", adierazi du sare sozialetan argitaratutako mezu batean.
Ildo beretik, Europako arduradunak nabarmendu du ituna "onuragarria" izango dela Mauritaniarentzat, Europar Batasunarentzat eta arrantza sektorearentzat, eta eskerrak eman dizkio Mauritaniako Arrantza, Itsas Azpiegitura eta Portu ministroari negoziazioak ixtea ahalbidetu duten elkarrizketa "eraikitzaileengatik".
Eragina Espainiako Estatuko 30 ontzitan
Aurreko protokoloa joan den asteburuan iraungi zen, eta, horren ondorioz, Europako flotak ingurua utzi behar izan zuen, tartean Espainiako hogeita hamar bat ontzik. Hala, Espainikoa Gobernuak behin-behinean eskaini zien Portugalen eta Guinea-Bisáun arrantzatzea.
"Oso gogor aritu gara lanean asteburu osoan", adierazi zuen Planasek Europako ministroen bilerara iritsi aurretik. Bertan, Espainiak egoera desblokeatzeko negoziazioei emandako babesa goraipatu zuen.