TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lan erregulazio espedientea Maderas de Llodion, EUDELen batzar orokorra eta abisu horia haizeagatik eta olatuengatik

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

maderas llodio

Maderas de Llodio enpresa, artxiboko irudi batean. EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lan erregulazio espedientea Maderas de Llodion: Maderas de Llodioko langileek bilera egingo dute goizean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia aztertzeko. Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, Garnica taldeak aurkeztutako lan erregulazio espedientea ez dator bat zuzenbidearekin, eta kaleratze kolektiboa egiteko arrazoiak ez dira behar bezala egiaztatu. 

- EUDELen batzar orokorra: Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) batzar orokorra egingo du gaur Zumarragan, eta mahai gainean, besteak beste, elkartearen aurtengo aurrekontuak izango dituzte. Esther Apraiz EUDELeko presidenteak 11:40ean hitz egingo du. 

- Abisu horia haizeagatik eta olatuengatik: Haizeari dagokion abisu horia indarrean dago Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean, 100 km/h-tik gorako haize boladak espero direlako. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du 5 metrorainoko olatuengatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X