IREKIERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-15 autobidea osorik zabalduko dute igandean, tunelak egokitzeko lanak guztiz amaitu ostean

Asteburuan behin-behineko seinaleak eta obrako gainerako elementuak kenduko dira eta, lanak bukatzeko, Andoain eta Berastegi artean itxita egongo da errepidea, ostiral gauetik igandera bitarte.

Argazkia: Donostiako Udala

Zortzi urteko lanen ondotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburu honetan amaituko ditu erabat A-15 errepideko tunelak birgaitzeko lanak. Hala, eta aurreikuspenak betetzen badira, igandean, hilaren 24an, irekiko dute erabat errepidea. 

Belabietako tunelean egin dituzte azken lanak, eta horrela, Gipuzkoako zatiko lau tunelen berrikuntza integrala gauzatu egin da

Asteburuan behin-behineko seinaleak eta obrako gainerako elementuak kenduko dira, eta, lan horiek gauzatzeko, Andoain eta Berastegi artean itxita egongo da errepidea ostiral gauetik aurrera, eta igandean, hilak 24, zirkulazioa erabat irekiko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018an abiatu zituen lanak San Lorentzo tunelean, eta 95 milioi euro eta 8 urte behar izan dira lau tunelak guztiz berritzeko. Belabietako tunela irekita, amaitu egingo dira zirkulazio-eragozpen handiak eragin dituzten lanak.

Irune Berasaluze Aldundiaren bozeramaileak adierazi du konplexutasun tekniko handiko prozesua izan dela, eta eskerrak eman dizkie erabiltzaileei, urte hauetan guztietan izandako pazientziagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X