LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean

Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.

maderas llodio

Maderas de Llodio. Argazkia: EITB

Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira lantegira itzuli nahi zuten kaleratutako langile guztiak berriro hartzea lortu ondoren.

Maderas de Llodioko enpresa batzordea eta Garnica enpresa akordio batera iritsi ziren joan den astean lan-gatazka amaitutzat emateko, 284 eguneko grebaren ondoren.

Lanuztearen jatorria enpresak mahai gainean jarritako lan erregulazio txostena izan zen, 39 kaleratze aurreikusten zituena. Akordioaren ostean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek horretarako aukera izan dute.

Sindikatuek elkarretaratzea egin dute goizeko bostetan lantegiaren atarian, itzulera ospatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X