LANGABEZIA ETA AFILIAZIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du

Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.

GRAFCAV6774. BILBAO, 04/12/2023.-Trabajadores realizan un trabajo en la calle, cuando se ha conocido que desempleo bajó el pasado mes en el País Vasco en 1.493 personas, un 1,36 % con respecto a octubre, lo que sitúa el número de parados en 108.152, la menor cifra registrada en un mes de noviembre desde 2008.EFE/Luis Tejido

Autonomia erkidegoen artean langabeziaren bigarren hazkunderik handiena du Euskadik, Murtziaren atzetik. Argazkia: Efe.

1.044.686 afiliatu ditu Euskadik Gizarte Segurantzan ekainean, aurreko hilean baino 2.006 gehiago (+% 0,19) eta iazko ekainean baino 15.541 gehiago (+% 1,51), Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak ostegun honetan argitaratutako datuen arabera.

Kotizatzaile berrien erdiak baino gehiagok Bizkain daude, maiatzean baino 1.097 afiliatu gehiago eta duela urtebete baino 8.820 gehiago. Gipuzkoan ere afiliazioak gora egin du, aurreko hilean baino 932 langile gehiagorekin, eta aurreko urtean baino 3.104 gehiagorekin. Aitzitik, Araban 23 afiliatu gutxiago daude, baina urtearteko balantze positiboa mantendu du, duela urtebete baino 3.616 kotizatzaile gehiagorekin.

Nafarroak, bestalde, 323.243 afiliatu ditu Gizarte Segurantzan, hau da, duela hilabete baino 885 pertsona gehiago (% 0,27) eta duela urtebete baino 6.980 gehiago (% 2,21).

Estatuan, oro har, Gizarte Segurantzak % 0,58 afiliatu gehiago ditu maiatzarekin alderatuta, 128.533 afiliatu gehiagorekin, eta urtearteko aldakuntzan % 2,77 egin du gora, 605.244 kotizatzaile gehiago batuta eta 22.466.339 afiliaturekin.

132.511 langabe

Bestalde, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainean Euskadin 104.212 pertsona daude izena emanda enplegu-zerbitzu publikoetan, maiatzean baino 479 gehiago.

Ehunekoei dagokienez, langabezia % 0,46 igo da, eta Estatuan, berriz, batez beste, %1,24 jaitsi da. 2025eko ekainarekin alderatuta, 821 langabe gehiago daude, hau da, % 0,79 gehiago. Estatuko batezbestekoa, aldiz, % 4,47 jaitsi da. Datu horiek kontuan hartuta, Euskadi da langabeziaren urtearteko igoerarik handiena izan duen autonomia-erkidegoa, termino absolututan, eta bigarrena ehunekotan.

Nafarroa ere aldendu da Estatuko datuetatik; izan ere, foru erkidegoan 24 langabe gehiago daude ekainean, aurreko hilean baino % 0,08 gehiago. Hala, guztira 28.309 langabe daude, hau da, iaz baino 81 langabe gehiago (+% 0,29).

Iturri horien arabera, 28.309 langabeetatik, 10.886 gizonezkoak dira, eta 17.423, emakumezkoak. Gainera, 2.711 dira 25 urtetik beherakoak (1.512 gizonezkoak eta 1.119 emakumezkoak); eta 25.598, gainerako adinetakoak (9.374 gizonezkoak eta 16.224 emakumezkoak).

Langabezia, lurraldeka

  • Gipuzkoa: maiatzean baino 391 langabe gehiago (+% 1,42)
  • Bizkaia: maiatzean baino 245 langabe gehiago (+% 0,42)
  • Araba: maiatzean baino 157 langabe gutxiago (-% 0,89)
  • Nafarroa: maiatzean baino 24 langabe gehiago (+% 0,08)

Urtearteko alderaketa:

  • Gipuzkoa: 641 langabe gehiago (+% 2,36)
  • Bizkaia: 684 langabe gehiago (+% 1,17)
  • Araba: 504 langabe gutxiago (-% 2,81)
  • Nafarroa: 81 langabe gehiago (+% 0,29)

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X