Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Jaioberri bat. Argazkia: EITB Media
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko familiek seme-alabengatik Jaurlaritzak ematen dituen 200 euroko laguntzak, estaldura lau urte izan arte luzatzea onartu ostean. Neurria ostegun honetan sartuko da indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) atzo argitaratu ondoren. Laguntzak ez dira ofizioz berrituko; beraz, kasu guztietan nahitaezkoa izango da eskaera berria aurkeztea.
Eskaerak modu telematikoan egin ahal izango dira, eta atzeraeraginezko ondorioak izango dituzte aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera. Horri esker, hiru eta lau urte bitarteko adingabeak dituzten familiek ere laguntza jaso ahal izango dute.
Berrikuntza nagusia da adin-muga luzatuko dela. Orain arte, laguntza haurrak hiru urte bete arte jasotzen zen; neurri berriarekin, ordea, familiek urtebetez luzatu ahal izango dute laguntza hori, zehazki, adingabeak lau urte bete arte.
Bestalde, dekretu berriak guraso bakarreko familiei ere zabaldu die familia ugariek jasotzen duten 100 euroko laguntza osagarria. Aurrerantzean, prestazioa haurrak lau urte betetzen dituenetik zazpi urte izan arte kobratuko da. Lehen, haurrak zazpi urte bete arte jasotzen zen, baina urtebete luzatuko da, 200 euroko laguntza unibertsalaren amaierarekin kateatu dadin.
Ildo horretan, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak zehaztu du adin-tarte horietan seme-alabak ardurapean dituzten alargunak ere sartuta daudela eta ekarpen ekonomiko hori eskatu ahal izango dutela.
4 urtera arteko seme-alabengatiko laguntzei buruz jakin beharrekoa: Berriro eskatu behar al dira? Zer baldintza eskatzen dira?
Beste berrikuntza batzuk
Gainera, tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie laguntza, eta horri esker, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak aurreikusten du laguntzak Euskadiko 52.000 familiarengana iritsiko direla; hau da, etxekoen 12.000 unitate gehiago sartuko dira sisteman.
Laguntza sare hori posible egiteko, Eusko Jaurlaritzak 85,8 milioi euroko inbertsioa egingo du hurrengo lau urteetan, eta horietatik 33,8 milioi euro 2026ko ekitaldi honetan bertan bideratuko dira.
Laguntza-eskaerak www.euskadi.eus webgune ofizialean tramitatu ahal izango dira. Gainera, Jaurlaritzak 945 01 80 00 telefono-zenbakia eta umeak@euskadi.eus posta elektronikoa jarri ditu herritarren eskura, eta hainbat zentrotan paperezko gida informatiboak banatu ditu, zalantzak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" eta "sektoretik urruntzea" salatu du. Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ez ohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborrak % 3 gainditu du lehen aldiz 2024ko irailetik, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, eta ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.