Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Eusko Jaurlaritzak % 1,9an mantenduko ditu euskal ekonomiaren aurtengo hazkunde-aurreikuspenak, eta hamarren bat igo du 2027rako aurreikuspena, % 1,7ra arte. Gainera, asteazken honetan aurkeztutako datuen arabera, enplegua % 1,1 haziko da 2026an, eta % 0,9, 2027an. Horri esker, 20.000 lanpostu inguru sortuko dira datozen bi urteetan, eta langabezia-tasa % 6,2ra jaitsiko da 2027an.
Aurreikuspen makroekonomikoen aurkezpenean, lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek nabarmendu du euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten diola, nahiz eta "oraindik ere ziurgabetasuna nagusia den nazioarteko testuinguruan, bereziki eremu geopolitikoan eta energetikoan".
Halaber, Torresek azaldu duenez, Euskadik "erresistentziarako eta egokitzapenerako gaitasun argia erakusten jarraitzen du, hazkunde ekonomikoarekin, enplegua sortzearekin eta familien erosteko ahalmena pixkanaka hobetzearekin batera". Hala, hazkundeak, batez ere, barne-eskariaren sendotasunean oinarritzen jarraituko du, etxeetako kontsumoa "jardueraren motor garrantzitsua izaten jarraituko baitu, erosteko ahalmena pixkanaka berreskuratzeak eta enpleguaren sendotasunak eutsita".
Inbertsioak eta esportazioak
Argitaratutako datuen arabera, inbertsioak hazten jarraituko du Euskadin, baina "erritmo moderatuagoan" eta "finantza-baldintza zorrotzagoek eta Europako funtsei lotutako proiektu batzuk pixkanaka amaitzeak markatutako testuinguru batean", sailburuak aurreratu duenez.
Halaber, "oraindik ere kanpoko sektorean dira zailtasun handienak, esportazio ahulak eta ezegonkortasun globalak baldintzatuta, eta faktore horiek euskal industriari eragin egiten diote", argitu du.
Gainera, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak industria-sektorearen "pixkanakako susperraldia" aurreikusten du 2027tik aurrera, "Europaren susperraldia sendotzen bada".
Bestalde, zerbitzuen sektoreak "dinamismo handia erakusten jarraituko du eta enplegua sortzeko motor nagusia izaten jarraituko du", esan du sailburuak, bereziki merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu profesionaletan, besteak beste.
20.000 lanpostu
Enpleguaren arloan, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenek positiboak izaten jarraitzen dute, eta 2026an % 1,1eko eta 2027an % 0,9ko hazkundea aurreikusten dute; horri esker, 20.000 lanpostu inguru sortuko dira datozen bi urteetan.
Era berean, langabezia-tasa maila txikietan mantenduko da, % 6,5 inguruan 2026an, eta % 6,2ra arte jaitsiko da 2027an. Testuinguru horretan, Torresek nabarmendu duen alderdietako bat soldaten bilakaera positiboa izan da, inflazioaren gainetik hazi baitira.
"Lehen hiruhilekoan, langile bakoitzeko soldata-kostu arrunta % 4,6 igo zen, KPIaren gainetik. Horrek langileen erosteko ahalmena hobetzea dakar eta, gure aurreikuspenen arabera, errekuperazio horrek bide horri jarraituko dio", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.