Guardian eta Glavista berpizteko akordioa “lortzear”, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Akordioak 80 eta 85 milioi euro arteko inbertsioa ekarriko luke, eta 400 lanpostu inguru berreskuratzea eskualdean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak "zuhurtzia" eskatu du, akordioa oraindik ez baitago itxita.
Eusko Jaurlaritzak akordio bat “lortzear” du bi inbertsorerekin, VSF eta Gaviota konpainiekin, hain zuzen, Aiaraldeko Guardian eta Glavista berraktibatzeko. Hala adierazi du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik, eta, hortaz, El Correok aurreratutako eta ondoren EITBk baieztatutako informazioa berretsi du sailburuak.
Jauregiren arabera, akordioak 80 eta 85 milioi euro arteko inbertsioa ekarriko luke, eta 400 lanpostu sortuko lituzke eskualdean. Horrela, Aiaraldeko industria-instalazio handienetako bati “irteera eta etorkizuna” emango litzaioke, azken urteotan enpresen itxierak gogor kolpatutako eskualdeari arnasa eta itxaropena emanez.
Enplegua berreskuratzea
Operazioak lantegiak itxi aurretik zuten jarduera berreskuratzea ekarriko du, beira berezien eta leihoen fabrikazioan oinarrituta. Berraktibatzeak eragin zuzena izango luke enpleguan: Guardianek 171 langile zituen, eta Autoglas/Glavistak —haizetakoen fabrikatzailea, 2020ra arte Guardianekin lotua— 240 pertsona enplegatzen zituen.
Nolanahi ere, Mikel Jauregik “zuhur” ibiltzeko eskatu du. Azaldu duenez, “filtrazioak” izan dira, eta ohartarazi du berriro ere zuhur jokatu behar dela operazioa behar bezala ixteko.
Negoziazio "konplexuak"
Jauregiren hitzetan, hilabeteak daramatzate “negoziazio oso konplexuetan”, “alderdien arteko akordioak lortzeko”. “Eragiketa ixteko, zortzi aurreakordio sinatu behar dira, eta elkar baldintzatzen dute. Dena adostu ezean, ez da ezer ere adostuko”, azaldu du.
Halaber, adierazi du Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari dagozkien aurreakordioak jada sinatuta daudela. “Alde guztiei erantzukizuna eskatzen diegu, dagozkien aurreakordioak ixteko. Aiaraldeak eta bere etorkizun industrialak merezi dutelako”, gaineratu du.
Bestalde, Laudioko alkate Ainize Gastakak Radio Euskadin adierazi du Udalak aspalditik ezagutzen duela proposamena, “akordioa oraindik guztiz itxita ez dagoen arren”. Edonola ere, proposamena “oso interesgarria” dela baloratu du, eta, gauzatuz gero, “oso albiste ona izango litzatekeela Laudio eta Aiaralderako”.
Operazioak tokiko industria-bazkide batek parte hartzea ere aurreikusten du. El Correok argitaratutakoaren arabera, eginkizun hori Guardianen zuzendari ohi batek hartuko luke, Bizkaian egoitza duen Amine sozietatearen bidez. Gastakak operazioaren parte hori ere baieztatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte bederatzi langile intoxikatu ostean
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.