INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean

Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.

(Foto de ARCHIVO)

Carro de la compra en un supermercado.



EUROPA PRESS

14/11/2025

Erosketa orga bat, supermerkatuan. Artxiboko argazkia: Europa Press

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin-behineko datuen arabera. % 3ko langaren gainetik kokatu da azken hiru hilabeteetan. 

Apiriletik maiatzera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) hamarren bat igo da, apirilean lau hamarren gora egin ostean. Maiatza aintzat hartuta, hilabeteko tasak gora egin duen laugarren hilabetea da. 

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.

Espainiako Estatistika Institutuak ekainaren 12an argitaratuko ditu maiatzeko KPIaren behin betiko datuak.

Ekainaren 1etik aurrera, bertan behera geldituko dira elektrizitatearen gaineko zerga bereziari eta argindarraren edota gas naturalaren BEZari gaur egun ezartzen zaizkien beherapenak. Erregaien gaineko neurri fiskalak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X