Urtaranek susmoa du Espainiako Gobernuak Gasteizko maliarrak erabiltzen dituela Arana zentroa justifikatzeko
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Arabako Gizarte Politiketako diputatuak asilo eskatzaileentzako neurriak aztertu eta pertsona errefuxiatuentzat eraiki nahi duten azpiegitura justifikatzeko ez ote diren galdetu du.
Gorka Urtaran, artxiboko irudi batean.
Gorka Urtaran Arabako Gizarte Politiketako diputatuak susmoa du Espainiako Gobernua Gasteizen kale gorrian bizi diren gazte maliarrak erabiltzen ari dela, pertsona errefuxiatuentzat eraiki nahi duten Arana zentroa justifikatzeko.
Hala adierazi du ostiral honetan Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan. Azaldu duenez, “kasu arraroa eta bitxia” da gazte maliarrena Arabako hiriburuan. Horren hitzetan, bertan Espainiako Poliziak nazioarteko babesa eskatzeko atalean txandak bikoiztu dituen bitartean, Donostian astean egun bakarrean egin daiteke tramite berbera, eta, gainera, telefonoz. “Zergatik horrenbesteko aldea kudeaketari dagokionez? Zer gertatzen da? Ni maliarra banintz, Gasteizera etorriko nintzateke, zer hemen bikoiztu egin dira txandak”, gaineratu du foru diputatuak.
Urtaranen arabera, plaza libreak daude Espainiako Gobernuak asiloa eskatzen dutenentzat atondutako zentroetan, eta, horregatik, horren atzean beste nahiren bat sumatzen du: “Hain arraroa denez, pentsa daiteke hori propio eginda dagoela Arana zentroa justifikatzeko”.
Diputatuak esan du ez duela Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin gaiaz hitz egin; izan ere, horren hitzetan, hori Gasteizko Udalaren kontua da.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko uztailaren 14ko entzierroaren unerik onenak
Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, lasterketa azkar eta arriskutsu batean. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, korrikalariak azpian harrapatuz. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, horietako bi adarkadekin eta beste bostak kolpeengatik.
Igerilekuetan sorosleen prestakuntza arautzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak
2026ko irailaren 30era arte, kirol-federazioek, Gurutze Gorriak, DYAk eta antzeko beste erakunde batzuek emandako prestakuntza onartuko da, uda honetan profesionalik ez dagoelako.
Albiste izango dira: Alarma gorrian jarraitzen dugu beroagatik, San Joan suak eta Brexitaren bozketaren 10. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zein eskumen hartu ditu bere gain Euskadik trafikoaren eta nekazaritzako aseguruen arloan?
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste bi transferentzia sinatu dituzte gaur.
Babes ofizialeko etxebizitza lortzeko gutxieneko erroldatze-aldia bost urtera igo nahi du PPk
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza dekretua aldatzeko ekimena aurkeztu du PPk Legebiltzarrean. Popularren ustez, babes ofizialeko etxebizitza lortzeko urte gehiago eman beharko lirateke erroldatuta, eta hirutik bostera igotzea proposatu du.
KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Udako TAO denboraldia ekainaren 1ean hasiko da EAEko kostaldeko herri gehienetan
Hona hemen hondartza eremuetan araututako aparkalekuen datak, ordutegiak eta xehetasunak.
Estatus berrirako negoziazioan aurrera doazela konfirmatu du Aitor Estebanek
EBBren presidenteak elkarrizketa egin du Euskadi Irratian eta, hainbat gairen artean, Estatus berriaren inguruan galdetu dio Iñaki Guridik. Aitor Estebanek konfirmatu du "aurre egin" dutela eta badagoela "oinarria".
EITBren irrati taldeak 394.000 entzuleko datuarekin abiatu du urtea, EGMren arabera
% 13ko hazkundea eta ia 50.000 entzule gehiago dira astelehenetik ostiralera, 2025arekin alderatuta. Eskerrik asko!
Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25 administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.