EITBren irrati taldeak 394.000 entzuleko datuarekin abiatu du urtea, EGMren arabera
% 13ko hazkundea eta ia 50.000 entzule gehiago dira astelehenetik ostiralera, 2025arekin alderatuta. Eskerrik asko!
EITBren irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika) 394.000 entzulerekin abiatu dute urtea, astelehenetik ostiralera, Euskadin eta eragin eremuan, EGMren datuen arabera. Asteazken honetan, apirilak 15, eman ditu jakitera datuok Estudio General de Mediosek.
Lehen neurtaldi honetan, Euskadi Irratiak nabarmen egin du gora audientzian, 142.000 entzulerekin, 2025ean baino 47.000 gehiago.
Radio Euskadik sendo jarraitzen du urte hasiera honetan: 134.000 entzule astelehenetik ostiralera, eta ia % 8ko hazkundea ordutegi nagusian.
Gazteak ere nabarmen egin du gora: 90.000 entzule ditu, 32.000 irabazita.
Radio Vitoriak, bestalde, 17.000 entzule gehiago izan ditu astelehenetik ostiralera, eta kopuruak gora egiten du asteburuan, 25.000 entzulera iristen baita.
Azkenik, 11.000 entzulek egiten dute bat astelehenetik ostiralera EITB Musika irratiarekin.
EITB taldeko hedabideek erreferente izaten jarraitzen dute: ia 400.000 entzule egunero eta milioi erdi ikus-entzule baino gehiago astelehenetik igandera Euskal Telebistan.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Ceutari buruzko kontzentrazioak Euskal Herrian, taxilari bat tiroz hil dute Azpeitian eta EAJren eta PSE-EEren arteko akordio fiskala
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Poliziaren kargak eta bizilagunen mobilizazioak Ceutan: suhiltzaileek bat egin dute protestekin
Harrera etxeak gainezka eginda daude Ceutan, eta artatu ezin dituzten pertsonak, kale gorrian. Hori dela eta, goizean liskarrak izan dira Loma Colmenar izeneko gunean, eta Poliziak airera tiro egin du migratzaileak kontrolpean izateko. Bien bitartean, herritarrak, suhiltzaileekin batera, kalera atera dira mobilizatzera.
Lau gizon atxilotu dituzte Bizkaian, 14 urteko neska bati lau sexu-eraso egiteagatik
Ertzaintzak beste hiru gizon ikertu ditu biktimari substantzia estupefazienteak ematea egotzita.
2026ko uztailaren 14ko entzierroaren unerik onenak
Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, lasterketa azkar eta arriskutsu batean. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, korrikalariak azpian harrapatuz. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, horietako bi adarkadekin eta beste bostak kolpeengatik.
Igerilekuetan sorosleen prestakuntza arautzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak
2026ko irailaren 30era arte, kirol-federazioek, Gurutze Gorriak, DYAk eta antzeko beste erakunde batzuek emandako prestakuntza onartuko da, uda honetan profesionalik ez dagoelako.
Albiste izango dira: Alarma gorrian jarraitzen dugu beroagatik, San Joan suak eta Brexitaren bozketaren 10. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zein eskumen hartu ditu bere gain Euskadik trafikoaren eta nekazaritzako aseguruen arloan?
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste bi transferentzia sinatu dituzte gaur.
Babes ofizialeko etxebizitza lortzeko gutxieneko erroldatze-aldia bost urtera igo nahi du PPk
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza dekretua aldatzeko ekimena aurkeztu du PPk Legebiltzarrean. Popularren ustez, babes ofizialeko etxebizitza lortzeko urte gehiago eman beharko lirateke erroldatuta, eta hirutik bostera igotzea proposatu du.
KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Udako TAO denboraldia ekainaren 1ean hasiko da EAEko kostaldeko herri gehienetan
Hona hemen hondartza eremuetan araututako aparkalekuen datak, ordutegiak eta xehetasunak.