Etxebizitza babestua eskuratzeko premia duten 100.000 eskatzaile daude izena emanda Etxebiden; gehienak, alokairu bila
Etxebizitza eskuragarria lortzeko premia hiriburuetan eta herri handietan da bereziki nabarmena. Gainera, Etxebiden izena ematen duten hamar pertsonatik ia zortzi alokairu bila daude.
Etxebiden 104.280 lagun daude izena emanda, guztira, 2026ko urtarrilaren 1eko datuak zenbatuta, urtebete lehenago baino % 4 gehiago. Horietatik 81.935 alokairu-erregimenerako inskribatuta daude, eta 22.345 erosketa-erregimenerako, eta horrek agerian uzten du etxebizitza alokairuan eskuratzeko eskaera nagusi dela.
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak zabaldutako datuen arabera, etxebizitza eskuragarria lortzeko beharra alokairuan metatzen da, hirietan batez ere, hiriburuetan eta udalerri handietan nagusiki. Etxebiden izena ematen duten hamar pertsonatik ia zortzi alokairu erregimenean inskribatuta daude.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuorde den Miguel de los Toyosek adierazi du, gaur egun, EAEko etxebizitzaren erronka nagusia alokairu eskuragarria dela.
Lurraldeka, Bizkaiak 56.713 etxebizitza-eskatzaile biltzen ditu, EAEko guztizkoaren % 54,4 ; Gipuzkoak 28.566, % 27,4; eta Arabak 19.001, % 18,2.
Hiru lurraldeetako eskari nagusia alokairua da argi eta garbi; eskariaren % 88,5 Araban, % 77,6 Bizkaian eta % 73,8 Gipuzkoan.
EAEko hiru hiriburuek Etxebiden inskribatutako guztizkoaren zati oso handi bat biltzen dute: Bilbok 31.331 eskatzaile ditu, Gasteizek 18.118 eta Donostiak 13.963.
Eskatzaileen profila aztertuz gero, pertsona bakarreko etxekoen unitateak nabarmentzen dira, eta 36 urtetik beherakoak ere asko-asko dira. Kolektibo espezifikoen artean, banaketa- eta dibortzio-egoeran duadenak eta 60 urtetik gorako pertsonak ere nabarmentzen dira.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko uztailaren 14ko entzierroaren unerik onenak
Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, lasterketa azkar eta arriskutsu batean. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, korrikalariak azpian harrapatuz. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, horietako bi adarkadekin eta beste bostak kolpeengatik.
Igerilekuetan sorosleen prestakuntza arautzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak
2026ko irailaren 30era arte, kirol-federazioek, Gurutze Gorriak, DYAk eta antzeko beste erakunde batzuek emandako prestakuntza onartuko da, uda honetan profesionalik ez dagoelako.
Albiste izango dira: Alarma gorrian jarraitzen dugu beroagatik, San Joan suak eta Brexitaren bozketaren 10. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zein eskumen hartu ditu bere gain Euskadik trafikoaren eta nekazaritzako aseguruen arloan?
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste bi transferentzia sinatu dituzte gaur.
Babes ofizialeko etxebizitza lortzeko gutxieneko erroldatze-aldia bost urtera igo nahi du PPk
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza dekretua aldatzeko ekimena aurkeztu du PPk Legebiltzarrean. Popularren ustez, babes ofizialeko etxebizitza lortzeko urte gehiago eman beharko lirateke erroldatuta, eta hirutik bostera igotzea proposatu du.
KPIaren urtebeteko tasa % 3,2an mantendu da maiatzean
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Udako TAO denboraldia ekainaren 1ean hasiko da EAEko kostaldeko herri gehienetan
Hona hemen hondartza eremuetan araututako aparkalekuen datak, ordutegiak eta xehetasunak.
Estatus berrirako negoziazioan aurrera doazela konfirmatu du Aitor Estebanek
EBBren presidenteak elkarrizketa egin du Euskadi Irratian eta, hainbat gairen artean, Estatus berriaren inguruan galdetu dio Iñaki Guridik. Aitor Estebanek konfirmatu du "aurre egin" dutela eta badagoela "oinarria".
EITBren irrati taldeak 394.000 entzuleko datuarekin abiatu du urtea, EGMren arabera
% 13ko hazkundea eta ia 50.000 entzule gehiago dira astelehenetik ostiralera, 2025arekin alderatuta. Eskerrik asko!
Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25 administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.