EAEk % 2,9ko inflazioarekin itxi du 2025a, abenduan hiru hamarren jaitsita, eta Nafarroak % 2,6rekin, lau jaitsita
Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera, Euskadin erregistratutako indizea Espainiako batezbestekoaren parekoa da, % 2,9koa, eta Nafarroakoa batezbestekoaren azpitik gelditu da.
Behikia da 2025ean gehien garestitu den elikagaietako bat. EFEren artxiboko argazkia.
Euskal Autonomia Erkidegoak % 2,9ko inflazioarekin itxi zuen 2025a, abenduan kontsumoko prezioen indizea (KPI) hiru hamarren jaitsi zen eta.
Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera, Euskadin erregistratutako indizea Espainiako batez-bestekoaren parekoa da, % 2,9koa, alegia
Lurraldeka, urtearteko KPIa % 3,1ekoa izan zen Araban; % 3koa, Bizkaian, eta % 0,1ekoa, Gipuzkoan. Azaroarekin konparatuta, % 0,3 igo da Araban eta Bizkaian, eta % 0,1, Gipuzkoan.
Sektoreka, Euskal Autonomia Erkidegoan, urtearteko KPIa % 3,9 igo da Elikagaietan, eta % 2ra jaitsi da Garraioetan; Etxebizitzan, berriz, % 5,3 hazi da.
Alkoholdun edarietan eta tabakoari dagokionez, % 3,5era igo zen; Jantzi eta oinetakoi dagokionez, % 1,7 jaitsi zen; Menajean, % 1,1; Medikuntzan, % 2,2; Komunikazioetan, % 1,6; eta Aisialdian eta Kulturan, % 0,3.
Irakaskuntzaren atalean % 2,3an mantendu zen, eta Hotel, Kafetegi eta Jatetxeetan, % 5,4ko tasa izan zuen.
Nafarroan, abenduko kontsumo prezioen indizea (KPI) % 2,6koa izan zen, azaroan erregistratutakoa baino lau hamarren txikiagoa, Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.
Edari alkoholdunak (% 4,7) eta Etxebizitza (% 4,6) dira gehikuntzarik handiena izan duten sektoreak, eta ondoren Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak ( % 3,7).
Espainian, oro har, KPIa hamarren bat jaitsi zen abenduan, urtearteko tasa % 2,9koa izan zen, erregaiak merkatu zirelako eta pakete turistikoak gutxi igo zirelako; elikagaien inflazioa, berriz, bi hamarren igo zen, % 3ra arte.
Arrautzak eta behikia dira 2025ean gehien garestitu ziren elikagaiak Espainian, abendua % 31,3 eta % 17,2ko igoerekin itxi baitzuten, hurrenez hurren.
Elikagaien eta edari ez-alkoholdunen prezioak % 3 igo ziren abenduan, 2024ko itxierarekin alderatuta. Aitzitik, oliba olioa izan zen 2025ean gehien merkatu zen elikagaia, urteko % 31,6ko jaitsiera izan zuen eta, INEren datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela