TARIFAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz

Eskariak gora egin du eta gasa garestitu egin da. Bi faktore horiek eragin dute igoera, adituen arabera. 

(Foto de ARCHIVO)

Detalle de una factura de la luz, a 18 de agosto de 2026, en Madrid (España). El precio de la luz en la primera quincena de agosto se ha disparado y apunta a un recibo para un usuario de la tarifa regulada, el denominado Precio Voluntario para el Pequeño Consumidor (PVPC), por encima de los 100 euros en el mes, por primera vez en cuatro años, según los datos de Facua Consumidores en Acción.



Jesús Hellín / Europa Press

18 AGOSTO 2026;ENERGÍA;ELECTRICIDAD;FACTURA;HOGAR

18/8/2026

Argindar faktura bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Koska bat gehiago igoko da bihar, asteartea, argindarraren batez besteko prezioa handizkako merkatuan (pool delakoa). 2022tik aurreneko aldiz, megawatt orduko (MWh) 200 euroko langatik gora kokatuko da. 

Zehatz jarrita, % 2,6 garestituko da, gaurko egunarekin alderatuta, eta megawatt orduko 201,99 euro ordaindu beharko da, betiere Energiaren Merkatu Iberikoko Operadoreak (OMIE) argitaratutako datuen arabera. Ordurik garestienak (21:00etatik 22:00etara) 281,31 euro/MWh izango dira gehienez, eta merkeenak (16:00-17: 00), 147,09 euro/MWh.

2022ko abenduaren 5az geroztik ez da hain karu egon argindarra: 209,3 euro/MWh markatu zuen orduko hartan. 

Sektoreko iturrien arabera, eskaria hazteak eta gasaren garestitzeak eragin dute igoera. 
  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X