KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da, %2,9an dago, aurreko hilean baino hamarren bat apalagoa da.
Prezioen igoerak ez du etenik, eta herritarren poltsikoak estutzen jarraitzen du. Espainaiko Estatistika Institutuak (INE) berretsi egin du abuztuko prezioen gorakada. Azken hiru urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea, eta, batez ere, erregaien igoerak eragin du KPIaren gorakada Hego Euskal Herrian.
Euskal Autonomia Erkidegoan garestitzea nabarmena izan da; izan ere, inflazioa % 4,5eraino igo da (uztailean baino zortzi hamarren gehiago), eta Euskadi urte arteko tasarik altuena duen seigarren erkidegoa da. Urteko lehen zortzi hilabeteetan, prezioak % 3,8 hazi dira.
Lurraldeka, Bizkaian izan da hazkunderik handiena (% 4,9), eta ondoren Araban (% 4,5); Gipuzkoa, berriz, % 4tik behera geratu da (% 3,9).
INEk argitaratutako datuen arabera, uztailarekin alderatuz gero, Garraioaren sektorea garestitu da gehien (% 3,1), eta atzetik, bigarren postuan, Jatetxeak eta Ostalaritza daude (% 1,3rekin). Jantzigintza eta Oinetakoen alorrak, berriz, jaitsi dira gehien (-% 0,8).
Nafarroan, KPIa EAEko datuaren eta Espainiako Estatuko batezbestekoaren (% 4,3) azpitik geratu da. Hala ere, abuztuko % 4,2ko behin betiko datuak erregaien garestitzeak eragindako goranzko joera berretsi du. Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 0,5 egin dute gora prezioek Foru Erkidegoan, eta urte hasieratik % 3,5ekoa izan da igoera.
Sektoreka, Garraioaren prezioa izan da gehien hazi dena, urtebetean, % 9,5eko igoerarekin, eta bigarren postuan dago Etxebizitzaren sektorea(% 7,6); jaitsiera bakarra, berriz, Jantzigintza eta Oinetakoak alorrean izan da (-% 11,6).
Espainiako Estatuan, % 4,3an kokatu da behin betiko KPIa, uztailean erregistratutakoa baino zazpi hamarren gehiago. Azpiko inflazioaren indizeak —elikagai freskoak eta energia kanpo utzi ohi dituenak— hamarren bat egin du behera, % 2,9raino; horrek agerian uzten du prezioen gorakada orokorra zuzenean lotuta dagoela garraioarekin eta erregaiekin.
Laguntzen amaiera eta petroleoaren igoera
Testuinguru horretan, nabarmendu behar da urriarekin batera bukatuko direla Hego Euskal Herrian erregaien hobariak. Espainiako Gobernuak 20 zentimoko laguntza ematen du gasolio litro bakoitzeko, eta 5 zentimokoa gasolina litroko. Abuztuko KPIaren datua eta prezioen bilakaera ikusita, aztertu beharko da neurri hori iraunarazteko proposamenik egiten ote duen Madrilgo Gobernuak.
Brent petrolioaren prezioa, Europan erreferentzia dena, % 1,6 baino gehiago garestitu da astearte honetan Europako burtsak ireki aurretik, upel bakoitzeko 107,3 dolarrean kokatzeraino, Saudi Arabiako Ekialde-Mendebaldeko oliobidea aldi baterako itxi dutelako eta petrolio-ontziek Ormuzeko itsasartea zeharkatzeko zailtasunak dituztelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.