gasolioaren prezioaren igoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari

"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.

pesca arrantza verdel iturria: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola
Artxiboko argazkia: Irekia

Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek konponbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari, gasolioaren prezioaren % 227ko igoera "izugarria" tarteko.

"Igoera horrek blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.

Azaldu duenez, gasolioaren prezioaren igoera martxoan hasi zen, Irango gerrarekin lotuta. "Kontuan izan behar da erregairen prezioa ustiapen kostuaren % 60 dela, eta ez dago % 227ko igoera jasan dezakeen enpresa txikirik", erantsi du.

Zentzu horretan, nabarmendu du egoera horrek bultzatu dituela "flota lotzera"

"Gaur egun, gasolioaren prezioaren aferagatik eta lonjan saltzen den arrainaren prezioa denbora askoan igo ez delako, dirua galtzen ari gara", berretsi du.

Bilera Ministerioarekin

Hori dela eta, Cepescatik eta Kofradien Federaziotik premiazko bilera eskat diote Espainiako Arrantza Ministerioari, Irango gerraren eraginari aurre egiteko uda honetan onartutako laguntzak eraginkorrak izan daitezen.

Ondarroako alturako flotaren arduradunak esan duenez, itsasoratzen diren ontzietako arduradunak "tripulazioa galtzeko beldur" dira, eta horregatik ari dira egoerari "ahal duten moduan" eusten.  

Izan ere, argitu du, Ondarroan soilik 328 familia bizi direla arrantzatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X