Industriako Euskal Plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak eta Mercedesek 180 milioi inbertituko dituzte hiru urtean fabrikazio malgua garatzeko

Proiektua Mercedes-Benz enpresak gidatuko du, eta 11 euskal enpresak hartuko dute parte, ekoizpena modu malguan egokitu dadin autogintza berriaren erronketara.

VITORIA, 30/09/2026.- El lehendakari Imanol Pradales (2d), el director ejecutivo de la Fábrica de Mercedes- Benz Vitoria, Bernd Krottmayer (d), el consejero vasco de Industria, Transición Energética y Sostenibilidad, Mikel Jauregi (i), y el diputado general de Álava, Ramiro Gozález, este miércoles durante una visita a la fábrica más grande Euskadi para presentar un nuevo proyecto transformador de industria, dentro de un programa de iniciativas estratégicas "de alto impacto" basada en la colaboración público-privada. EFE/Adrián Ruiz-Hierro

Eusko Jaurlaritzak eta Mercedes-Benzek 181 milioi euro inbertituko dituzte hiru urtez, 2026tik 2028ra, Gasteizko lantegian eta lantegi horretako euskal hornitzaileen artean fabrikazio malgua garatzeko.

Imanol Pradales lehendakariak eta Gasteizko lantegiko zuzendari Bernd Krottmayerrek gaur eman dute inbertsio publiko-pribatu horren berri, eta aurreratu dutenez, diru kopuru horretatik 61 milioi euro ikerketa eta garapen teknologikorako erabiliko dituzte.

Proiektua Mercedes-Benz enpresak gidatuko du, eta 11 euskal enpresak hartuko dute parte, ekoizpena modu malguan egokitu dadin autogintza berriaren erronketara.

Krottmayerrek azaldu duenez, proiektuak ekoizpen lerroak malgutzea ekarriko du, lantegi berean ibilgailu mota desberdinak ekoitzi ahal izateko. Horretarako, 20 milioi jarriko ditu Mercedesek.

Bestalde, aurten aurkeztuko dute Mercedes-Benz VLE (elektrikoa) berria, eta horrez gain, Gasteizko lantegiak auto gehiago merkaturatuko ditu.

Mercedesen egitasmoa Industria 2030 Euskal Planaren 25 proiektu eraldatzaileetako bat da. 18 abian daude dagoeneko: 7 sektore pribatukoak dira, eta 11, sektore publikokoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X