Albiste dira

LAN-EZBEHARRAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFeko langile baten antsietatea lan-istriputzat jo du Justiziak

CCOOk salatu duenez, lehenengo bajaren ondoren, enpresak lanpostu berean utzi zuen behargina, eta ez zuten beste postu batean jarri berriro gaixotu zen arte.

GRAFCAV5270. BEASAIN (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 15/10/2025.- Trabajadores de la empresa CAF de Beasain (Gipuzkoa), salen de la fábrica para secundar la jornada de paros convocada para este miércoles por los sindicatos vascos en solidaridad con Palestina. Fuentes de LAB han valorado el paro como "mayoritario o total" en empresas como CAF o Indar (Beasain), Jaso (Itsasondo), o Biele (Azpeitia). EFE/Juan Herrero
CAFeko langileak. Argazkia: EITB

Beasaingo (Gipuzkoa) CAF enpresako langile batek izandako antsietatea lan-istripua dela onartu du Donostiako Instantzia Auzitegiko Lan Arloko Atalak, CCOO sindikatuak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Sindikatuak ohar batean adierazi duenaren arabera, epaiak frogatutzat eman du CAFek lan egiteko moduan ezarri zuen aldaketak gainkarga bat ekarri ziola langileari, eta horrek antsietatea eragin ziola.

Era berean, ebazpen judizialean ondorioztatzen da "lan-arrazoiek eragin" zutela langilearen antsietatea. Lehenengo baja 2022ko azarotik 2023ko martxora bitartean izan zen, eta bigarrena, 2023ko apiriletik irailera, Comisiones Obrerasek zehaztu duenez.

Lehen bajaren ostean, enpresak behargina lanpostu berean utzi zuela kritikatu du sindikatuak, eta berriro gaixotu arte ez zutela lekuz aldatu.

CAFeko prebentzio-zerbitzuko osasun zerbitzuaren jokabidea deitoratu du sindikatuak, eta, era berean, azpimarratu du Osakidetzaren arabera "patologiaren jatorria lanean" dagoela, eta, gainera, kasu honetan langileak ez duela "antsietate edo depresio aurrekaririk".

CCOOk salatu duenez, "arrisku psikosozialen prebentzioak huts egiten du enpresa askotan", eta "lan-karga nola banatzen den eta gainkargatutako lanpostuak eta pertsonak zeintzuk diren zehatz-mehatz aztertzea" eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X