LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: etxebizitza dekretuak, politika orokorreko osoko bilkura Bizkaian eta 'Eusko lur gainean zutunik'

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

etxebizitza vivienda maricarmen

Etxegabetzeen aurkako pintaketa. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 30an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Etxebizitza-dekretuak: Espainiako Gobernuak funts putreei pisuak erostea debekatzen dien dekretuak onartu ondoren, erakunde horiei buruz gehiago jakin nahi izan dugu.

- Bizkaiko politika orokorreko osoko bilkura: Bizkaiko Batzar Nagusiek agintaldi honetako politika orokorreko azken osoko bilkura egingo dute gaur. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak 2023an kargua hartu zuenetik bete dituen konpromisoen berri emango du, eta  azken txanparako dituen asmoei begira zertzelada batzuk ematea ere espero, datorren urteko maiatzerako aurreikusitako foru hauteskundeak egin aurretik.

- 'Eusko lur gainean zutunik': Dokumentala aurkezteko ekitaldia egingo dute EITBren Bilboko egoitzan, Imanol Pradales lehendakaria bertan dela. Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren harira egindako ekoizpena da, eta omenaldia egiten dio 1936an Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuen gobernuari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X