Euriborra % 3,2ra igo da irailean, azken bi urteetako mailarik gorenera
Iraileko batezbesteko tasa % 3,25era iristen bada, hipoteka aldakorren prezioa berriro igoko da, iazko iraila % 2,172an itxi baitzuen. Hortaz, hileroko kuotak urtean behin eguneratzen dituztenek nabarituko dute orain aldaketarik handiena.
Euriborra, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko gehien erabiltzen den adierazlea, igo egin da irailean, hirugarren hilabetez jarraian.
Hilabetea amaitzeko saio bakarra falta denean, % 3,249an dago euriborra, 2024ko uztailetik izan duen maila gorenenean, eta abuztuan —% 2,954an zegoen orduan— baino askoz gorago.
Irailaren 25ean jo zuen goia euriborrak % 3,379ra helduta —2024ko uztailetik izandako tasa altuena—.
Horiek horrela, iraileko batezbesteko tasa % 3,25era iristen bada, hipoteka aldakorren prezioa berriro igoko da, iazko iraila % 2,172an itxi baitzuen. Hortaz, hileroko kuotak urtean behin eguneratzen dituztenek nabarituko dute orain aldaketarik handiena.
Hain zuzen ere, 150.000 euroren mailegua 25 urtean itzuli behar dutenek, urtean 1.000 euro gehiago ordaindu beharko dituzte, euriborra gehi %1eko diferentzialarekin
Mailegua 300.000 eurotik gorakoa dutenenei, berriz, 2.100 garestituko zaie urteko kuota.
Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, uztailean etxebizitzen gaineko % 3,5 hipoetak gutxiago sinatu ziren Euskadiin.