Trumpek merkataritza ituna urratzea leporatu dio EBri, eta autoen gaineko muga zerga % 25era igoko du
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Donald Trump AEBko presidenteak Washingtonekin negoziatutako merkataritza ituna ez betetzea leporatu dio Europar Batasunari (EB), eta, ondorioz, EBk fabrikatutako auto eta kamioien gaineko muga zerga % 25era igoko duela iragarri du.
"Europar Batasuna ez denez gure akordio komertziala betetzen ari, datorren astean EBtik AEBra sartzen diren auto eta kamioiei aplikatu beharreko muga zergak handituko ditudala iragarri nahi dut. Muga zerga % 25era igoko da", idatzi du Truth Social sare sozialean.
"Autoak eta kamioiak ekoizteko lantegi asko eraikitzen ari dira, 100.000 milioi dolarretik gorako inbertsioarekin; zifra errekorra ibilgailuen fabrikazioaren historian. Behargin estatubatuarrak izango dituzten lantegi horiek laster irekiko dituzte ateak", gaineratu du Trumpek.
AEBko Gobernuak azpimarratu duenez, "erabat argi dago, AEBko lantegietan ekoitzitako auto eta kamioien kasuan ez zaie inolako muga zergarik ezarriko".
Europako Batzordeak gezurtatu egin du Trump
Bestalde, Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak EBk merkataritza-ituna ez betetzearen inguruan egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
"EB Adierazpen Bateratuko konpromisoak ezartzen ari da, legegintza-praktika estandarraren arabera, eta AEBko administrazioa une oro informatuta mantentzen ari da", adierazi du Europako Batzordeko bozeramaile batek.
"Atlantikoaz haraindiko harreman aurreikusgarriarekin eta elkarrekiko onuragarriarekin erabat konprometituta jarraitzen dugu. Estatu Batuek Adierazpen Bateratuarekin bateraezinak diren neurriak hartzen badituzte, gure aukera guztiak zabalik izango ditugu EBren interesak babesteko", ohartarazi du iturri berak.
Nolanahi ere, ez dago argi zein izango den oraingoan Trumpek baliatuko duen araudia, ostiral honetan iragarri berri dituen muga zergak ezartzeko; izan ere, otsailean, aurretik finkatutako muga zergen zati handi bat baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak, legez kanpokotzat jo ondoren.
Horren ostean, AEBko presidenteak % 10eko muga zerga berria ezarri zien munduko herrialdeei, 90 egunez, eta, teorikoki, Kongresuak uztailean berretsi beharko luke.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.