Putinek su-etena proposatu du Ukrainan, maiatzaren 9rako, eta Trumpek babesa eman dio
Putinek eta Ukrainako lider Volodimir Zelenskik antzeko bi tregoa labur adostu zituzten 2025ean. Nolanahi ere, Zelenskik gutxienez 30 eguneko su-etena eskatzen du, baina Moskuk uko egin dio horri.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainarekin tregoa bat egitea proposatu dio Donald Trump AEBko presidenteari, telefono bidezko elkarrizketa batean. Proposatutako su-etena Alemania naziaren aurkako Garaipenaren Egunaren harira litzateke (maiatzaren 9a), Kremlinek asteazken honetan jakinarazi duenez.
Moskuko iturrien arabera, Trumpek goratu egin du Errusiak eta Ukrainak apirilaren 11n eta 12an, Pazko egun ortodoxoen harira, ezarritako su-etena, eta gogora ekarri du "festa horrek Bigarren Mundu Gerran nazismoaren aurka lortutako garaipen komuna" oroitzen duela.
Pazkoan bi aldeek su-etena urratu izana elkarri leporatu bazioten ere, analizatzaileek nabarmendu dute ez zela fronterik mugitu eta ez zela drone bidezko eraso masiborik egon.
Putinek eta Ukrainako lider Volodimir Zelenskik antzeko bi tregoa labur adostu zituzten jada 2025ean. Hala ere, Zelenskik gutxienez 30 eguneko su-etena izatea eskatzen du, baina Moskuk ez du onartu.
Errusiaren ekimenez izandako telefono deian, Kremlinek dioenez, Trumpek azpimarratu du "garrantzitsua” dela Ukrainako ekintza militarrak lehenbailehen etetea.
Bake-negoziazioak otsail erdialdetik geldirik dauden arren, Putinen aholkulariak dioenez, "Trumpek uste du Ukrainako gatazkari amaiera emango dion akordioa hurbil dagoela".
Horri dagokionez, Kremlineko buruak erantzun du Errusiaren tropek "ekimen estrategikoa" dutela borroka-eremuan, eta "operazio militar bereziaren helburuak nolanahi ere" lortuko direla.
"Noski, nahiago genuke hori negoziazio-prozesu baten emaitza balitz; horretarako, Zelenskik positiboki erantzun beharko lioke ezaguna den proposamenari", esan du, Ukrainako tropek Donbassetik alde egiteko Errusiaren eskaria gogoratuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.