Albiste izango da
Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Libanok NBEn salatu du Israelek herbizidak erabiltzen dituela arma kimiko gisa

"Israelek glifosatoarekin fumigatu zituen 2026ko otsailaren 1ean Libanoko mugako hainbat herri", esan du bertako Gobernuak Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiari eta NBEko Segurtasun Kontseiluari zuzendutako gutunean.

Bombardeo en Beirut. Foto: EFE.
Beitu herriko bonbardaketa baten irudia. Argazkia: EFE

Libanoko Gobernuak kexa bat igorri dio Nazio Batuen Erakundeari Israelek indar handiko herbizidak arma kimiko gisa erabiltzen dituela salatzeko. Idatzian jasotzen denez, glifosatoa da zehazki erabiltzen duen belar hiltzailea, lurzorua kutsatzeko eta laboreak ez daitezen hazi. Gatazka horietan Libanoko Armadako hainbat kide hil dituzte, Beirutek NBEri bigarren salaketa batean ohartarazi dionez.

"Israelek glifosatoarekin fumigatu zituen 2026ko otsailaren 1ean Libanoko mugako hainbat herri", esan du bertako Gobernuak Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiari eta NBEko Segurtasun Kontseiluari zuzendutako gutunean.

Libanoko Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nazionalak bildu zituen datuok, Beirutek nabarmendu duenez. Hari horri helduta, kontseilu horrek gogorarazi du Arma Kimikoen Konbentzioak herbizidak gerra arma gisa erabiltzea debekatzen duela.

Laborategiko probek lur gramo bakoitzeko 22.750 migrogramo glifosato atzeman zituzten, Aita al Shaab, Ras al Naqura eta Dhahira herrietan. Glifosatoa nekazaritzarako erabiltzen denean, berriz, gramo bakoitzeko 2 mikrogramo erabili ohi dira.

Gainera, bigarren gutun batean NBEri jakinarazi diote Israelek Libanoko soldaduen aurka egindako erasoek ahalegin diplomatikoak ahultzen dituztela —iragan ekainaren 6an izandako atentatu bati aipamen eginez—. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X